Ballade des dames du temps jadis
Ballade des dames du temps jadis | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea | François Villon |
Sorrera-urtea | 1461 |
Argitaratze-data | 1489 (egutegi gregorianoa) |
Izenburua | Ballade des dames du temps jadis |
Jatorrizko herrialdea | Q17358174 ![]() |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantses ertaina |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Le Testament (en) ![]() |
Fikzioa | |
ikusi
|
Ballade des dames du temps jadis («Behialako emaztekien balada») François Villon frantziar idazlearen olerkirik ezagunenetako bat da. Bertan egileak mitologia eta historiako emakume ospetsuen oroitzapena egiten du, Ubi sunt? topikoa erabiliz. Grand Testament (1462, «Testamentu Handia») lanaren zati da.
Baladaren testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dictes moy où, n'en quel pays, | Esaidazue non, zein herritan | ||
Est Flora, la belle Romaine; | den jaioa Flora, erromatar ederra. | ||
Archipiada, ne Thaïs, | Artxipiada (Altzibiades?[1]), Tais jaioan deitua, | ||
Qui fut sa cousine germaine; | haren lehengusina? | ||
Echo, parlant quand bruyt on maine | edo Eko, oihartzun hizketaria, eskuan hotsa daramana | ||
Dessus rivière ou sus están, | ibaien azpitik edo aintziren gainetik: | ||
Qui beaulté ot trop plus qu'humaine? | gizakiarenaz goitik ederra? | ||
Mais où sont les neiges d'antan! | Non dira, baina, antzinako elurrak? | ||
Où est la très sage Helloïs, | Non da Heloisa zuhurra | ||
Pour qui fut chastré et puis moyne | haren amodioaz Pierre Esbaillart | ||
Pierre Esbaillart à Saint-Denis? | irendu eta gero Saint Denisen fraile eginak | ||
Pour son amour ot cest essoyne. | bahitura hori ordaindua? | ||
Semblablement, où est la royne | Non da, orobat, erregina hura | ||
Qui commanda que Buridan | Buridan zakuan sartu | ||
Fust gecté en ung sac en Saine? | eta Senara jaurtiarazi zuena?[2] | ||
Mais où sont les neiges d'antan! | Non dira, baina, antzinako elurrak? | ||
La royne Blanche comme lis, | Erregina, lilia bezain Zuri, | ||
Qui chantoit à voix de seraine; | lamia ahotsez kantari | ||
Berte au grant pie, Bietris, Allis; | Berta, oin handia, Beatriz, Alizia, | ||
Haremburgis qui tint le Maine, | Harenburgis, Maine beretu zuena | ||
Et Jehanne, la bonne Lorraine, | eta Joana, lorrenar zintzoa | ||
Qu'Englois brulerent à Rouan; | ingelesek Rouenen errea? | ||
Où sont elles, Vierge souvraine? | Non dira Birjina Nerea? | ||
Mais où sont les neiges d'antan! | Non dira, baina, antzinako elurrak? | ||
Prince, n'enquerez de sepmaine | Ez galde, Printzea, non diren | ||
Où elles sont, ne de cest an, | ez aste honetan, ez aurten ere, | ||
Qu'à ce reffrain ne vous remaine: | ez zaitzatela kezka hitzok. | ||
Mais où sont les neiges d'antan! | Non dira, baina, antzinako elurrak? |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/05/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Platonek edertasunaren eredu gisa deskribatu baitzuen, Erdi Aroan Altzibiades emakume batekin nahasi ohi zuten.
- ↑ Nesle dorrearen gertaerarekin lotutako hilketa saiakera honek alegiazkoa dirudi.