Barbara Liskov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Liskov
Barbara Liskov.PNG
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1939ko azaroaren 7a (81 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Stanford Unibertsitatea 1968) Ph.D.
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hezkuntza-maila doktorea
Tesi zuzendaria John McCarthy
Doktorego ikaslea(k) Maurice Herlihy (en) Itzuli
Rivka Ladin (en) Itzuli
William Edward Weihl (en) Itzuli
Sanjay Ghemawat (en) Itzuli
Andrew Clifford Myers (en) Itzuli
Deepak Kapur (en) Itzuli
Miguel Oom Temudo de Castro (en) Itzuli
Atul Adya (en) Itzuli
Umesh Maheshwari (en) Itzuli
Robert Edward Gruber (en) Itzuli
Mark Stuart Day (en) Itzuli
Deborah Jing-Hwa Hwang (en) Itzuli
Sameer Ajmani (en) Itzuli
Sheng Yang Chiu (en) Itzuli
Alan L. Snyder (en) Itzuli
Valdis Andris Bērziņš (en) Itzuli
Russell Roger Atkinson (en) Itzuli
Toby Bloom (en) Itzuli
J. Eliot (John) Blakeslee Moss (en) Itzuli
Justin Craig Schaffert (en) Itzuli
Mark Steven Laventhal (en) Itzuli
Brian Masao Oki (en) Itzuli
Benjamin Mead Vandiver (en) Itzuli
Ben Wing Lup Leong (en) Itzuli
Rodrigo Seromenho Miragaia Rodrigues (en) Itzuli
Winnie Wing-Yee Cheng (en) Itzuli
Dan Robert Kenneth Ports (en) Itzuli
James Alexander Cowling (en) Itzuli
David Andrew Schultz (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) John McCarthy
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Lantokia(k) Massachusetts Institute of Technology
Enplegatzailea(k) Massachusetts Institute of Technology
Lan nabarmenak konputazio banatu
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
pmg.csail.mit.edu…

Barbara Jane Huberman (1939ko azaroaren 7a) puntako informatikari da Amerikako Estatu Batuetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, MITeko Ingeniaritza elektrikoa eta informatika sailean lan egiten du irakasle gisa Ford-eko ingeniaritza-atalean. Kaliforniako Unibertsitatean Berkeleyn lortu zuen bere graduazioa Matematika1961ean, eta urte batzuk geroago, 1968an, Ameriketako Estatu Batuetan informatikako doktoretza lortu zuen lehen emakume bihurtu zen Stanford Unibertsitatean.

1970ean, ezkondu zen Nathan Liskov-rekin, eta bere semea, Moises Liskov 1975ean jaio zen.

Barbara Liskov-ek hainbat proiektu esanguratsu zuzendu ditu, hala nola, CLU programazio-lengoaiaren diseinua eta ezarpena, datu-abstrakzioa onartzen zuen lehen programazio-lengoaia; Argus lengoaia, programa banatuak sortzea ahalbidetzen zuen goi-mailako lehen programazio-lengoaia; eta Thor, objektuetara bideratutako datu-base sistema bat. Jeannette Hegal-ekin batera azpimota berezi bat garatu zuen, normalean Liskoven ordezkapen-printzipioa moduan ezagutzen dena.

Liskov Irakaslea  Ingeniaritzako Akademia Nazionaleko kidea da (National Academy of Engineering) Estatu Batuetan. 2004an John von Neumann domina irabazi zuen "bere funtsezko ekarpenengatik programazio-lengoaietan, programazio-metodologian, eta sistema banatuetan". 2008an Turing saria irabazi zuen "programazio-lengoaiak eta sistemak diseinatzeko oinarri teorikoei eta garapen praktikoei egindako bere ekarpenengatik, batez ere datu-abstrakzioarekin, matxura-tolerantziarekin eta konputazio banatuarekin zerikusia dutenak".

Horrez gain, Liskovek 3 liburu idatzi ditu eta ehunka txosten tekniko.