Jexuxmari Zalakain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jexuxmari Zalakain
Zalakain2.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa1947ko abenduaren 22a (69 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, idazlea eta kazetaria

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea (Tolosa, 1947ko abenduaren 22a - ) euskal herritar irakaslea, kazetaritzan doktorea, euskaltzalea, idazlea eta kazetaria da. Zinematografian diplomatua ere bada. Euskarazko prentsako bultzatzaile gisa eta kazetaritzako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1992an defendatu zuen bere doktorego tesia[1], “Euskal prentsa herri proiektua da” izenekoa. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago dira[2].

Egin egunkarian (1982-1986), Anaitasuna, Jakin, Argia, Misión Abierta (1978-1987), Herria 2000 Eliza eta Uztaro aldizkarietan parte hartu zuen [3]. Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako sailburua izan zen hainbat urtetan, Euskaldunon Egunkaria egunkaria sortu zuen Egunkaria Sortzen ekimeneko sustatzailea ere bai.

Beste irakasle batzuekin batera, 1992-2007 bitartean EHUtik kaleratua izan zen, haren kontratazio-sistema onartu ez eta derrigorrez funtzionario izan beharrean kontratu laborala eskatzeagatik. Hamabost urteko borroka egin ondoren lortu zuten gaur egun indarrean dagoen kontratu-mota hori. Bizitako esperientzia Historia de una pancarta (Pankarta baten istorioa, Arabera arg., Gasteiz 1999) liburuan jaso zuten.

Zalakain Egin egunkariko administrazio-kontseiluko kide izateagatik preso egon zen [4]. 18/98 auzian epaitu eta zortzi urteko zigorra jarri zioten. Espetxean egon zen bitartean, Herria 2000 Eliza aldizkarian idatzi zituen "Espetxeko Kronikak[5]". 2015eko irailaren 27an utzi zuten aske [6].

Jexux Mari Zalakain aske geratu zen espetxe-zigorra osorik bete ondoren. Kartzela-atarian itxaroten izan zituen berarekin batera zigortu zituzten Pablo Gorostiaga, Murga anaiak eta Jose Luis Elkoro.

« Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko.  »
Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean

[7][8]

Enara Goikoetxea zinema-zuzendariak Jexuxmari Zalakainen esperientzia kontatu du Barrura begiratzeko leihoak film dokumentaleko atal batean.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jexuxmari Zalakain, 2005
(Argazkia: Iñigo Azkona)
  • Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan. Iñaki Zabaleta Urkiola eta Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. (UEU, 2004). ISBN: 84-8438-050-5.
  • Joxemiren uzta (Txalaparta. 1993) ISBN: 9788481369045
  • Balentxi. Hamalaugarren apostolua. (Txalaparta. 2007) ISBN: 9788481364972
  • La tortura en Euskadi. Kepa Landa, Carlos Martin Beristain, Rosa Olivaares eta Jexuxmari Zalakain (Editorial Revolución-Herria 2000 Eliza, 1986) ISBN: 84-85.781-48-I
  • Hizkuntza eta lurra = Lengua y territorio. (Herria 2000 Eliza, 2003)
  • Mundua ulertzeko txostenak. Alfons Banda eta Jexuxmari Zalakain.(Intermón Oxfam, 2002)
  • Xalop, Bori-Bori eta Sakelandi bidelapurra. Enric Lluch, Jexuxmari Zalakain, Ana Rosa Crespo eta Enric Soler. (Edebé, 2000)
  • Patata frijituak. Olga Xirinacs, Carme Solé Vendrell, eta Jexuxmari Zalakain, (Edebé, 1996)
  • Euskal prentsa herri proiektua da. Doktorego tesia. Zuzendaria: Nikolas Xamardo Gonzalez. (UPV-EHU, 1992). ISBN: 978-84-8428-261-4
  • Erlijio hiztegia/1 (UZEI, 1987). ISBN: 84-7529-479-0
  • Erlijio hiztegia/2 (UZEI, 1987). ISBN: 84-7529-480-4

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]