San Paulo Harresiz Kanpokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Paulo Harresiz Kanpokoa
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Old Rome
Properties of the Holy See
Roma San Paolo fuori le mura BW 1.JPG
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Koordenatuak 41° 51′ 31″ N, 12° 28′ 38″ E / 41.858611111111°N,12.477222222222°E / 41.858611111111; 12.477222222222Koordenatuak: 41° 51′ 31″ N, 12° 28′ 38″ E / 41.858611111111°N,12.477222222222°E / 41.858611111111; 12.477222222222
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modificationa [[File:Arbcom ru editing.svg 1990
Izenaren jatorria Paulo Tartsokoa
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Rome Itzuli
Dedikazioa Paulo Tartsokoa
Arkitektura
Arkitektoa Luigi Poletti Itzuli
Estiloa Arkitektura paleokristaua
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 91ter-002
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Paulo Harresiz Kanpokoa (italieraz: San Paolo fuori le Mura; latinez: Sancti Pauli extra moenia) Erromako lau basilika nagusietako bat da, San Joan Laterangoa, San Petri Vatikanokoa eta Santa Maria Nagusiarekin batera. Francesco Monterisi artzapezpikua da basilika honetako artzapeza, 2009an izendatua.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilikaren barnealdea 131,66 metro luze da, 65 metro zabal eta 29,70 garai, Montofarnoko granitozko 80 koloma monolitikorekin. Bost nabe ditu.

Ataria Calderinik eraiki zuen 1928an, eta 70 metro luze da. Fatxadako pronaosak Bavenoko granito arrosazko 10 koloma monolitiko ditu, ilara bikoitzekoa alboetan eta hirukoitzekoa Tiber aldean, guztira 146.

Artzapezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko maiatzaren 31n, Benedikto XVI.aren aginduari jarraiki, basilika artzapez kardinal baten kontrolpean ipini zuen, beste hiru basilika nagusien antzera. Lehen artzapez kardinala Andrea Cordero Lanza di Montezemolo izan zen.

San Pauloren hilobia industen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilika Paulo Tartsokoaren hilobiaren gainean eraiki zela uste da. Atxikia duen beneditarren monetarioko kronikaren arabera, sute osteko berreraikuntzan haitzurdinezko sarkofago handi bat aurkitu zen, zurezko bi ohol zituena. Bertan Paulo Apostolo Mart(yri) idazkuna agertzen omen zen. Hala ere, garai hartan aurkitutako beste sarkofagoekin ez bezala, indusketako agirietan ez zen aitatu[1].

2006ko abenduaren 6an, aurkikuntza bat iragarri zen: aldarearen atzean Vatikanoko arkeologoek sarkofago bat aurkitu zuten, apostoluaren hondakinak eduki ahal izan zituena[2]. Oraindik ez da sarkofagoa ireki, ezta bere lekutik atera, eta alboko bi alde estuak baino ezin dira ikusi[3].

Konstantinoren basilikako absidea markatzen duen adreiluzko kurba bat sarkofagoaren mendebaldean aurkitu zen, jatorrizko basilikak sarrera ekialdean zuela frogatuz.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Paulo Harresiz Kanpokoa Aldatu lotura Wikidatan