Begiak zabalduko zaizkizue. Literaturari buruzko elkarrizketa bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begiak zabalduko zaizkizue. Literaturari buruzko elkarrizketa bat
Datuak
IdazleaIrati Jimenez (2021)
Argitaratze-data2021
GeneroaSaiakera
ArgitaletxeaElkar
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak279
ISBN978-84-1360-144-1

Begiak zabalduko zaizkizue. Literaturari buruzko elkarrizketa bat izenburuko saiakera Irati Jimenezek 2021ean plazaratu zuen euskal literaturari eta literaturari buruzko ausnarketa da. Ikuspuntu kritiko batetik idazleak bere ideiak eta proposamenak planteatzen ditu, sarritan era umoretsu eta polemiko batez. "Euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo" dio liburuaren azalean.[1] Saiakerak behar omen lukeen hoztasunaren kontra, bero bezain sutsu ekin dio autoreak euskal letren ajeak identifikatzeari eta haientzako soluzioak proposatzeari. Debatea piztu nahi duen liburua da.[2]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburu luze horrek Biblian ditu bere sustraiak. “Begiak zabalduko zaizkizue” esan omen zien sugeak Adan eta Evari, eta begiak zabaltzeko gonbita egiten digu guri ere egileak, ez fruitu debekatua eskainiz, baizik eta informazioa emanez: informazio ugari, iturri eta modu askotakoa, eta, datu hutsetan geratu ordez, etengabe animatzen gaitu liburu hobeak idaztera, irakurtzera, gozatzera.[3]

Liburuaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua lau atal nagusitan dago banatuta, eta eranskin bat, bibliografia bat eta izenen aurkibide bat ditu amaieran. Atalen izenburuak hauek dira:

  • «Bat: Nola hasi zen hau guztiau? Eta zertara demontre dator?»
  • «Bi: Hotz egiten du euskal literaturan»
  • «Hiru: Zer da literatura ona? Eta nola egiten da?»
  • «Laugarren partea: Zer behar gure literaturak?»
  • «Eranskina: sistema literario batek beharko lituzkeen idazle motak»
    • «Bibliografina moduko bat, interesa izan dekatenentzat»
    • «Izenen aurkibidea»

Iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Mendiguren editorearentzat: «Altxor bat, mirari bat eta maitasun adierazpen bat; bere bikotekideari, euskal letrei, literaturari, irakurleei eta idazleei, literaturaren zeremonian parte hartzen duten guztiei». Jimenezek 280 orrialdeko saiakera mardul batean bildu ditu azken urteetan idatzitako gogoetak; literaturari buruz, orokorrean, eta euskal letren sistemari buruz ere bai, haren azterketa kritiko bat egin baitu. «Baina kritika egiteko moduan bereizten da gurean ohi den estilotik», Mendigurenen ustez. «Normalean oso ozpinduta aritzen gara, eta Irati, berriz, maitasunez ari da, sutsu, eta esanez: ‘Ez, ez, hau konpondu egin behar dugu’».[4]

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuan literatura erreferentzia asko daude, jakina. Aipamen asko dituzte Charles Baudelairek, Miguel de Cervantesek, Raymond Chandlerrek eta Rainer Maria Rilkek, besteak beste; baita Gabriel Arestik, Axularrek, Harkaitz Canok eta Joseba Sarrionandiak ere. Horiez gain, Jorge Manriqueren poesia lirikoa, Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa, Mikel Hernandez Abaituaren Narrazio tailerra, José Martíren diskurtsoak eta Txomin Agirreren sermoiak aipatu ditu idazleak.

Anjel Lertxundik zera esan zuen: "Euskal literaturari buruzko saiakera ez arrunt, desberdin, fresko eta ugari bat da liburua. Guztiz pertsonala. (...) Saiakera ausarta, ez dogmatikoa, iradokitzailea. Aproposa —arretarik jarriko balitzaio— hainbat hauts, naftalina, sits eta zolda astintzeko ez soilik aristokrazia akademikoan. Saiakerak sorkuntza literarioa du, bereziki, hausnarketarako gai, eta idatzi duen saiakeraren nolakoak erakusten du garbi zer pentsatzen duen saiakeraren generoari izaera artistikoa ukatzeaz, generoa inertzia gris handiuste batean hondoratuta ikusteaz".[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]