Edukira joan

Begoña Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Arregi
Bizitza
JaiotzaAndoain1944ko urriaren 19a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta katedraduna

Begoña Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 19a) irakaslea, kazetaria eta idazlea da. Euskal alfabetatze kanpainen sortzaileetariko bat.[1] Nebak zituen Rikardo Arregi idazlea eta Joseba Arregi politikaria.

1963an alfabetatze kanpainak abian jarri zirenean, bera izan zen sortzaileetariko bat. Rikardo neba, Antton Elosegi, Arantxa Gurmendi, Ramon Saizarbitoriaren arreba eta beste batzuk lagun zituela, jo eta ke ibili ziren euskaraz alfabetatzeko kanpainak zabaltzen.[2]

Gero, neba Rikardo istripu batean hil zenean, omenalditzat liburu bat idatzi zuten hainbat lagunen artean, Begoñak parte handia hartuta.[3]

1969ko azaroaren 28an, Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Urte hartaz geroztik, Euskaltzaindiko Alfabetatze Batzordean parte hartu zuen.

  • Lehen euskal hiztegi bateratua [arg. elkarlanean] (1969)
  • Rikardo Arregi: gizona eta garaia. Arregi, Begoña; Torrealdai, Joan Mari; Manuel Larramendi Kultur Bazkuna. (1996). M. Larramendi Kultur Bazkuna

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arregi Aranburu, Begoña» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-07-29).
  2. del Olmo, Karlos. (2008). «Antton Elosegirekin solasean» Senez (EIZIE) (kontsulta data: 2021-07-26).
  3. Arregi, Begoña; Torrealdai, Joan Mari; Manuel Larramendi Kultur Bazkuna. (1996). Rikardo Arregi: gizona eta garaia. M. Larramendi Kultur Bazkuna ISBN 978-84-922113-0-2. PMC 863220780. (kontsulta data: 2021-07-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]