Bego Etxebarria Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bego Etxebarria Bilbao

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1942
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaEibar
Donostia
Heriotza2018ko ekainaren 7a (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraklangilea
KidetzaBagera
Gure Esku Dago
Sare
Euskal Herrian Euskaraz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Bego Etxebarria Bilbao (Gernika, Bizkaia, 1942-Donostia, 2018ko ekainaren 7a) euskaltzale bizkaitarra izan zen. Gernikarra zen jaiotzez, baina Eibarren hazi zen eta Donostian pasatu zituen bere bizitzako urte asko. Ofizioz bankako langile izan zen.

Gaztetatik euskararen munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txillardegi eta Bego Etxebarria. 1990[1]

Euskararen mundua Eibarren ezagutu zuen, besteak beste, Juan San Martin, Imanol Laspiur eta Serafin Basauriren eskutik. 1950. hamarkadako iluntasunaren ostean, 1960. hamarkadan itxaropenerako tarte bat sortu zen. Euskara kalera irteten hasi zen, euskal jaiak sortu eta ugaritu ziren... Bego ere mugimendu horretan murgildu zen hamarkada osoan, euskarazko klaseak eta alfabetatzeko programak bultzatuz. Bertan euskaraz idazten irakasten zuten, testuak landu, hitzaldiak antolatu, eta abar.[2]

Euskara batuaren aldeko Ermuko zina (1968) deiturikoan, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren.

Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[3][4]

Ekintzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzan zehar hainbat taldetan aritu izan zen militante: frankismo garaian klandestinitatean aritu zen langile-komiteetan; ondorengo urteetan, bankako euskara-taldeko kide izan zen, eta Sare eta Gure Esku plataformetan ere parte hartze aktiboa izan zuen urteetan zehar. Herri Batasunan eta ezker abertzaleko antolakuntza desberdinetan ere ibili izan zen. Mugimendu sozialei dagokienez, Euskal Herrian Euskarazen eta Amnistiaren aldeko mugimenduan aritu zen, besteak beste. Eta azken urteetan, Bagera euskaltzaleen elkartean, Ikasbide elkarteko eta Donostiako kantu jiran, Amarako ezker abertzalean, elkarrizketa filosofikoetan… Zerrendak ez du etenik.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Agirre, Gorane. (1990). «Hizkuntz lurraldetasuna artergai Bat soziolinguistika aldizkarian.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  2. «Bego Etxebarria euskaltzalea zendu da» Irutxuloko Hitza 2018-06-07 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  3. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  4. «Batasunaren kutxa» www.euskaltzaindia.eus (Jakin) 193 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  5. «Bego Etxeberria euskaltzaleari omenaldia egin diote» Irutxuloko Hitza 2018-06-30 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]