Beiñesko geralekua
Beiñes | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Berastegi, Gipuzkoa |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1902ko irailaren 19a |
Itxiera | 1958ko irailaren 5a |
Nasak | 1 |
Trenbideak | 1 |
Jabea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Beiñes Gipuzkoako tren geraleku zahar bat da, Berastegi udalerrian kokatuta dagoena.
Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1901eko otsailaren 8an, Francisco Hornaetxek errege agindua jaso zuen gobernuak baimendu ziezaion burdinbidearen emakida. Hornaetxek kontzesio hau Sociedad Anónima Leizarán (kapital bizkaitarrekoa) enpresari pasa zion 1902ko martxoaren 24ean. Andoain-Plazaola tartearen behin betiko kontzesioa enpresa horrek lortu zuen urte bereko irailaren 19an, 22,006 kilometrotako luze eta 1 metro zabal zen burdinbidearekin.[1]
1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]
Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geraleku hori behin betiko itxi zen.
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekua Iruña—Donostia burdinbidearen 64,3 kilometro-puntuan zegoen, 274 metroko altueran, Ameraun eta Ollokiegi geralekuen artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]
Geralekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nafarroako Entzikolpedia Handia | PLAZAOLA. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|