Ben Okri
| Ben Okri | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Minna, 1959ko martxoaren 15a (67 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Urhobo people (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Essexeko Unibersitatea : literatura erkatua |
| Hizkuntzak | ingelesa nigeriar pidgina alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, autorea, olerkaria eta literaturan aditua |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Influentziak | Francis Bacon, William Blake eta Samuel Taylor Coleridge |
| Kidetza | Errege Literatura Elkartea PEN Royal National Theatre Central School of Speech and Drama |
| Genero artistikoa | Postmodernitatea |
Ben Okri (Minna, 1959ko martxoaren 15a) Nigeriako poeta eta eleberrigilea da. Narrazio-estrategia modernistak eta Nigeriako ahozko tradizio literarioa uztartu ditu.
Literaturako ikasketak egin zituen Essexeko Unibertsitatean (Ingalaterran). Ordurako, bazeramatzan urte batzuk idazten, eta eleberri bat argitaratua zuen: Loreak eta itzalak (1980). Essexen igaro zituen hiru urteetan, bigarren eleberria argitaratu zuen: Barne-paisaiak (1982). 1984tik 1985era, BBC World Servicen lan egin zuen, esatari gisa, Network Africa izeneko saioan. 1980tik 1987ra, West Africa aldizkariaren poesia-atalaren arduradun izan zen. Istiluak santutegian (1987) kontakizun-bildumak kritikaren interesa piztu zuen. 1988an, beste kontakizun-bilduma bat argitaratu zuen: Etxeratze-aginduko izarrak. Obra horretan, beste gehienetan bezala, afrikar mistizismoaren eta mendebaldeko bizitza modernoaren arteko halako sintesi bat lortzen saiatu zen. Hirugarren eleberria, Errepide gosetua (1991) lana, Afrikako espiritu-haurrei buruzko kontakizun poetikoa da, eta nazioarteko kritikaren onespena eta 1991ko Booker saria jaso zituen. Aurrerago, poema magikoei buruzko liburu bat idatzi zuen: Elegia afrikarra (1992). 1995ean, Jainkoak harrituz argitaratu zuen, sufrimenduari, botereari eta famari buruzko alegia bat. Idatzi dituen azken lanen artean, aipagarriak dira: Starbook (2007), Tales of Freedom (2009), A Time for New Dreams (2011), The Age og Magic (2014) eta The Freedom Artist (2019).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.