Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak''' Enkarterrian zegoen antzinako herria izan zen. == Geografia == [[Fitxategi:Trapagaran zugastieta.jpg|thumb|right|250px|Antzinako hiru…
 
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa: 35. lerroa:
*[[Somorrostro Harana]]
*[[Somorrostro Harana]]


[[Kategoria:Bizkaiko lehengo udalerriak]]
[[Kategoria:Enkarterri]]
[[Kategoria:Enkarterri]]

12:44, 29 urria 2009ko berrikusketa

Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak Enkarterrian zegoen antzinako herria izan zen.

Geografia

Antzinako hiru kontzejuen erdigunea Zugastietatik ikusita.

Hiru Kontzejuek Somorrostro Harana osatzen zuten Lau Kontzejuekin batera. Hona hemen hiru kontzejuak eta egun bilakatutako udalerriak[1]:

Kontzejua Egungo udalerria
Santurtziko San Jorge Santurtzi eta Ortuella
Sestaoko Andra Mari Sestao
Trapagarango San Salbadore Trapagaran

Mugakideak mendebaldean Barakaldoko elizatea, ekialdean Somorrostro Haraneko Lau Kontzejuak, hegoaldean Galdamesko Kontzejua eta iparraldean Nerbioi ibaia zituzten. Kontzejuek Portugaleteko hiribildua inguratzen zuten.

Historia

Hiru kontzejuen sorrera guztiz ezezaguna da, litekeena da Goi Erdi Aroan, XV. mendean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuek bitan zatitzea, bakoitzak bere alkatea izanik[2]. Harana gobernatzeko Uriosteko San Bernabe Ermitan biltzarrak egiten zituzten.

1799 urtean, Somorrostro Haranako zazpi kontzejuak, Hiru Kontzejuak barne, Gernikako Batzarretara joan ziren[3], Bizkaiko antolamenduan parte hartuz.

1805. urtean Hiru Kontzejuek banatu eta bakoitzak bere kontzeju osatu zuen. 1841ean, “Ley de Ayuntamientos del Reino” izeneko legea atera eta Hiru Kontzejuak kontzejuaren ordez udalerri bihurtu ziren[4]. 1870ean egindako txosten baten bitartez ofizialki banatu ziren behin-betiko.

Hori ez zen banaketa bakarra 1901ra arte "Santurce-Ortuella" izandako udalerria bitan zatitu baitzen: Santurtzi eta Ortuella.

Erreferentziak

Ikus, gainera