André-Marie Ampère: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: mn:Андре Мари Ампер |
t robota Erantsia: mr:आंद्रे-मरी अँपियर |
||
78. lerroa: | 78. lerroa: | ||
[[lt:André-Marie Ampère]] |
[[lt:André-Marie Ampère]] |
||
[[mn:Андре Мари Ампер]] |
[[mn:Андре Мари Ампер]] |
||
[[mr:आंद्रे-मरी अँपियर]] |
|||
[[nl:André-Marie Ampère]] |
[[nl:André-Marie Ampère]] |
||
[[nn:André-Marie Ampère]] |
[[nn:André-Marie Ampère]] |
22:24, 19 azaroa 2009ko berrikusketa
André-Marie Ampère (Lyon, Frantzia, 1775eko urtarrilaren 20a - Marseilla, Frantzia, 1836ko ekainaren 10a) fisikari eta matematikari frantziarra zen, elektromagnetismoaren aurkitzaile nagusietako bat. Nazioarteko Unitate Sistemaren korronte elektrikoaren Anpere unitatea bere omenez da.
Biografia
André-Marie 1775eko urtarrilaren 20an jaio zen Lyonen eta inguruko Poleymieux-au-Mont-d'Or herrian bizi izan zen 1775etik 1796. urtera arte. Bere aitak latina irakatsi zion André-Mariek matematikekin zuen zaletasuna eta trebetasuna ikusi zuen arte. Latinezko klaseei esker Leonhard Eulerren eta Daniel Bernoulliren lanak ongi ulertu ahal izan zituen.
Frantziako Iraultzan zehar, André-Marieren aita Lyonera joan zen seguruago egoteko, baina 1793. urtean errepublikazaleek hiria hartu zutenean gilotinaz hil zuten. Bere aitaren hilketak izugarrizko kolpea izan zen André-Marierentzat.
1801. urtean Bourgera joan zen eta fisika eta kimika irakasle izendatu zuten. Bere emaztea eta bere semea Jean-Jacques Ampère Lyonen utzi zituen. 1803. urtean, bere emaztea hil zen eta depresioaldiak jo zuen. 1809. urtean Parisko Eskola Politeknikoaren matematika irakasle izendatu zuten.
1814. urtean Frantziako Zientzia Akademiaren kide izendatu zuten, matematiken alorrean, eta bere zientzia-ikerketak egiten jarraitu zuen.
1820ko irailaren 11an Hans Christian Ørsteden aurkikuntzaren berri izan zuenean, korronte elektrikodun eroaleak iparrorratzaren iparra desbideratzen zuela, Ampère berehala hasi zen lanean. Astebete geroago, irailaren 18an Ampèrek korrontedun kable paraleloek elkar erakartzen edo aldaratzen zutela frogatu zuen, korronteen noranzkoen arabera: noranzko berdinarekin erakartzen dira eta aurkako noranzkoarekin alderatzen dira.
1836ko ekainaren 10ean hil zen Marseillan.