Hodi: berrikuspenen arteko aldeak
t Robot: Cosmetic changes |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
Hodiak material ezberdinekin ekoitz daitezke : '''plastikozko hodiak''' (PVC, PP, PE), '''metalezko hodiak''' (altzairuzko hodiak, kobrezko hodiak), zeramikoak (fibro-zementuzko hodiak). |
Hodiak material ezberdinekin ekoitz daitezke : '''plastikozko hodiak''' (PVC, PP, PE), '''metalezko hodiak''' (altzairuzko hodiak, kobrezko hodiak), zeramikoak (fibro-zementuzko hodiak). |
||
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitsuenak daude, [[Laudio]] eta [[Amurrio]]ko [[Araba]]n batez ere. Petrokimika industrian [[Muskiz]]ko [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Petronor]]ren petrolio [[Petronor|birfindegian]] edo [[Pasaia]]ko elektraindarra sortzeko zentral termikoan, hala nola [[petrolio]]gintzan ere euskal gas plataforma handienean La Gaviotan material eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira. |
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitsuenak daude, [[Laudio]] eta [[Amurrio]]ko [[Araba]]n batez ere, [[Tubacex]] eta [[Tubos Reunidos]], bien artean 1.500 langile dauzkate. Petrokimika industrian [[Muskiz]]ko [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Petronor]]ren petrolio [[Petronor|birfindegian]] edo [[Pasaia]]ko elektraindarra sortzeko zentral termikoan, hala nola [[petrolio]]gintzan ere euskal gas plataforma handienean La Gaviotan material eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira. |
||
== Ekoizpena == |
== Ekoizpena == |
23:31, 22 maiatza 2010ko berrikusketa
Hodia likidoak, gasak edo edozein isurkari garraiatzeko funtzioa duen zilindro erako ekoizkina da. Hodien ezaugarri geometriko nagusienak hauexek dira: kanpo diametroa eta barne diametroa (metrotan, hazbetetan), lodiera (milimetrotan) eta luzera (metrotan) dira.
Hodiaren zeregin garrantzitsuena likidoak eta gasak garraiatzea da. Baita solidoak ere garraia dezake, adibidez, hormigoia, zementua, zekaleak, eta bar.
Etxerako eta industriarako erabiltzen dira isurkariak garraiatzeko. Petrolioa garraiatzen duenean olio-hodia deritzo, eta gasa garraiatzen duenean gas-hodia.
Hodiak material ezberdinekin ekoitz daitezke : plastikozko hodiak (PVC, PP, PE), metalezko hodiak (altzairuzko hodiak, kobrezko hodiak), zeramikoak (fibro-zementuzko hodiak).
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitsuenak daude, Laudio eta Amurrioko Araban batez ere, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate. Petrokimika industrian Muskizko Bizkaiko Petronorren petrolio birfindegian edo Pasaiako elektraindarra sortzeko zentral termikoan, hala nola petroliogintzan ere euskal gas plataforma handienean La Gaviotan material eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira.
Ekoizpena
Hodiak ekoizteko hiru prozedura erabiltzen dira:
- Soldaduragabea (seamless). Hodia industri labe batean berotutako altzairuzko xafla zilindro batetik eratzen da. Bero deformazioz estrusio bidez errodilloak erabiliz hodiaren itxura lortzen da. Soldaduragabeko hodiak presioa jasateko egokituak daude norabide guztietan homogeneotasuna lortuz. Ekoizteko prozedurarik zabalduena da eta jakina komertzializatuena.
- Soldadura longitudinala.
- Soldadura helikoidala
Materialak
Eskakizun tekniko eta ekonomikoen arabera hodiak material ezberdinekin ekoizten dira: Altzairua, latoia, kuprea, beruna, hormigoia, PPa, PVC.
Etxerako erabilera
Ura
Gaur egun, ur hodiak edo ura garraiatzeko hodien material erabilienak hauexek dira: kobrea, PVCa, PPa, PEAD eta altzairua.
Gasa
Kobrea edo altzairua (harikorra edo laminarra).
Berogailua
Kobrea da material erabiliena. Instalazio zaharretan ordea burdinurtua erabiltzen zen.
Industria erabilera
Energia
580 °C goi tenperaturako eta 180 bareko lurruna garraiatzeko altzairu herdoilgaitza erabiltzen da, Duplex, Inconel erakoa (Kr, Ni, Mb, elementuez eratua.
Ur emari handientzako 2 metro diametrotaraino burdinurtua edo karbono altzairua erabiltzen da.
Energia hidraulikorako hodia bereziak erabiltzen dira.
Petrokimika
Herdoilari, tenperatura eta presio handiei erresistitzeko lehen aipaturiko material ezberdinak erabiltzen dira batez ere Duplexa edo Inconela.
Nazioarteko kodeak
Hodien sistemak diseinatzeko industrian erabiltzen diren kode garrantzitsuenak hauxek dira:
ASME/ANSI
- ASME B31.1 - Elektraindarra sortzeko hodientzat.
- ASME B31.3 - Prozesu lantegietako hodientzat.
- ASME B31.4 - Petrolio, gas, hidrokarbonoak, alkoholak garraiatzeko hodientzat
- ASME B31.5 - Hozteko hodientzat.
- ASME B31.8 - Gasa garraiatzeko hodientzat.
- ASME B31.9 - Zerbitzu eraikinetako hodientzat.
Eurokodea
- EN 13480 Metalezko industri hodiak
- EN 10255 Hodien tamaina
Ikusi baita ere
- Darcy-Weisbach ekuazioa
- Colebrook-White ekuazioa
- Moody Diagrama
- Uraren fluxua hodi batean
- Urare kaudalearen kalkulua hodi batean
Notak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur hodiak |
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hodia . |