Ñ: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{euskal alfabetoa|uc=Ñ|lc=ñ}}
{{euskal alfabetoa (Ñ eta Ç)|uc=Ñ|lc=ñ}}


'''Ñ''' edo '''eñe''' [[euskal alfabetoa|euskal alfabetoko]] hamaseigarren letra da. Oinarrizko [[latindar alfabeto]]an ez da existitzen; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.
'''Ñ''' edo '''eñe''' [[euskal alfabetoa|euskal alfabetoko]] hamaseigarren letra da. Oinarrizko [[latindar alfabeto]]an ez da existitzen; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.

22:05, 18 urtarrila 2011ko berrikusketa

Ñ
Ñ
Euskal alfabetoa
A a B b C c (Ç ç)1 D d
E e F f G g H h I i J j
K k L l M m N n Ñ ñ O o
P p Q q R r S s T t U u
V v W w X x Y y Z z

1 ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.


Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamaseigarren letra da. Oinarrizko latindar alfabetoan ez da existitzen; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.

Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño, eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.

Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoiera, asturiera, aimara, bretoiera, galiziera, gaztelania, guarania, kitxua, tagalog eta tatar hizkuntzetan. Ia hizkuntza guzti hauek, gaztelaniaren eragina handia izan dute ortografia finkatzerako orduan.

Sorrera

Ñ letraren sorrera nn letra bikoitzeko sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zutean n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet ( ~ ) bihurtu zen. Portugaleran gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.

Gaztelaniaz, nn hori bustitzen joan zen [ɲ] hotsa eman arte. Horrela latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen. Gero, gaztelaniatik beste hizkuntzetara igaro zen.