Vishnu: berrikuspenen arteko aldeak
Orrialde berria: thumb|right|200px|Visnu laubesoduna '''Visnu''' (Sanskritoz: विष्णु {{IPA|Viṣṇu}}) [[hinduism... |
t Visnu izenburuaren ordez, Vishnu ezarri da, birzuzenketaren gainetik |
(Ez dago alderik)
|
23:23, 14 otsaila 2011ko berrikusketa
Visnu (Sanskritoz: विष्णु Viṣṇu) hinduismoaren tradizio visnuitan jainko gorena da. Adi Shankara filosofoaren smarta jarraitzaileek, beste hinduen artean, Vishnu Panchayatana puja edo Jainkoaren bost lehen mailako itxuretako baten moduan gurtzen dute[1]
"Vishnu Sahasranama" zerrendak[2] Visnu Paramatma (Arima Gorena) eta Parameshwara (Jainko Gorena) izendatzen ditu.
Tri-murti (euskaraz: "hiru forma"; Sanskritoz: trimūrti) kontzeptu hinduistan sorrera, kontserbazio eta suntsipen zikloak jainkoak irudikatzen dituzte: Brahma sortzailea, Visnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzailea.
Ezaugarriak
Visnuren ezaugarriak jainko Goren moduan zenbatezinak badira ere, baditu sei ezaugarri nagusiak:
- Jñāna (Orojakina)
- Aishvarya (Burujabetza)
- Shakti (Energia edo ahalguztiduntasuna)
- Bala (Indarra)
- Vīrya (Kemena)
- Tejas (Distira edo bere burua aski izatea)[3]
Avatarrak
Sakontzeko, irakurri: «Avatar»
Visnuk hamar avatar nagusi ditu, dashavatara izenekoak:[4]
- Matsya, Hayagriva hil zuen ukabila gizakiak salbatuz.
- Kurma, Ozeanoetan Devas eta Asuras lagundu zituen dortoka.
- Varaha, Hiranyaksha hil zuen basurdea, Lurra salbatuz.
- Narasimha, Hiranyakashapu demonioa menderatu zuen lehoia.
- Vamana, erraldoi bilakatu zen ipotxa Bali erregearen eskuetatik mundua salbatzeko.
- Parashurama jakintsua, Treta Yugan agertu zen Rama aizkoraduna.
- Rama, Sri Ramachandra, Raavanan demonioen erregea hil zuen Ayodhyako printze eta erregea.
- Krishna Dwapara Yugan agertu zena.
- Buda, gogargietsia.
- Kalki edo betikotasuna, Kali Yugaren amaieran agertuko dena.
Erreferentziak
- ↑ Patrick Olivelle. "The Date and Provenance of the Viṣṇnu Smṛti." Indologica Taurinensia, 33 (2007): 149-163
- ↑ Sri Vishnu Sahasaranama - Transliteration and Translation of Chanting
- ↑ Tapasyananda. (1991). Bhakti Schools of Vedānta. Chennai: Sri Ramakrishna Math ISBN 8171202268..
- ↑ Garuda Purana 1.86.10-11
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vishnu |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |