Elhuyar anaiak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa: 9. lerroa:
[[1786]]an Fausto [[espainia Berria|Espainia Berriko]] Meatzaritza Zentroaren zuzendari orokorra izendatu zuten eta bere lehenego ahaleginak [[Mexiko]]n, Bornen amalgamatze prozesuaren eraginkortasuna neurtzera bideratu zituen.
[[1786]]an Fausto [[espainia Berria|Espainia Berriko]] Meatzaritza Zentroaren zuzendari orokorra izendatu zuten eta bere lehenego ahaleginak [[Mexiko]]n, Bornen amalgamatze prozesuaren eraginkortasuna neurtzera bideratu zituen.


Fauston lorpen handienetarikoa Espainia Berriko Meatzaritza Errege Mintegia sortzea izan zen
Faustoren lorpen handienetarikoa Espainia Berriko Meatzaritza Errege Mintegia sortzea izan zen
[[1792]]an Freiberg-eko Meatzaritza Eskolako antolakuntza ereduan hartuta.
[[1792]]an Freiberg-eko Meatzaritza Eskolako antolakuntza ereduan hartuta.
[[1833]]ko [[otsailaren 6]]an hil zen [[Madril]]en.
[[1833]]ko [[otsailaren 6]]an hil zen [[Madril]]en.

17:34, 17 urtarrila 2012ko berrikusketa

Elhuyar anaiak Juan Jose eta Fausto Elhuyar Zubize anaiak izan ziren. Ezagunak dira munduan lehen aldiz wolframa bakartzea lortu zutelako, 1783an, Bergarako Mintegian Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan.

Biografia

Biak Logroñon jaio ziren, Juan Jose Elhuyar 1754 ean ekainaren 15 ean eta Fausto 1755 ean urriaren 11an. Gazteak zirenean, 1772an, hasi ziren kimika eta mineralogia ikasketak egiten Parisen Hilaire-Marin Rouellekin, han zientzialari handien lanak ikusteko aukera izan zuten. Handik Freiberg, Abraham Wernerrekin ikasteko, eta Uppsalara joan ziren beraien ikasketak jarraitzeko.

1781ean anaia biak banandu ziren Juan Jose Suediara joan zelarik eta Fausto aldiz Bergarara bueltatuz hango mineralogia mintegiaren kargu egitera 1785. urtera arte utzi zuenean ikasleen interes murritzagatik. Bitartean izan zen, 1783an, wolframa bakartu zutenean Juan Josek eta Faustok.

1786an Fausto Espainia Berriko Meatzaritza Zentroaren zuzendari orokorra izendatu zuten eta bere lehenego ahaleginak Mexikon, Bornen amalgamatze prozesuaren eraginkortasuna neurtzera bideratu zituen.

Faustoren lorpen handienetarikoa Espainia Berriko Meatzaritza Errege Mintegia sortzea izan zen 1792an Freiberg-eko Meatzaritza Eskolako antolakuntza ereduan hartuta. 1833ko otsailaren 6an hil zen Madrilen.

Joan Jose, Granada Berriko, oraingo Kolonbia, meatzetan lan egitera joan zen eta Mutis-en espedizio botanikoan parte hartzeko aukera izan zuen bertan lanean ari zela. Bogotan hil zen, 1796ko irailaren 20an.

Elhuyar-Zubize anaien abizenak

Biografia batzuetan Elhuyar y de Zubice esaten dute, beste batzuetan Elhuyar y de Subisa, beste batzuetan Delhuyar-Zubice.
S. Cenzanok idatzi zuen 1954. urtean argitaratu zuen "Los Apellidos de los hermanos Elhuyar" en hurrengo hau (gaztelaniatik itzulpena da hurrengoa):

Juan Jose eta Faustok desberdin idatzi zuten beraien abizenak 1783 urteaz geroztik. Juan Jose Delhuyar abizenarekin aurkezten zen bitartean, Faustok aldiz De Elhuyar abizena idazten zuen... Abizen bakarra erabiltzea artikulu hau idazteko hoberena izango delakoan De Elhuyar abizena aukeratu dut espainiar hizkuntzan hobeto dagoelako idatzita (Delhuyarrek gaelikar itxura du), famatuago egin den anaiak horrela aukeratu duelako eta tungstenoaren aurkikuntza erakusteko argitaratu zuten liburuaren lehengo orrialdean anaia bien abizenak horrela idatzita daudelako.

Hala ere, beraien aita Juan Hazparneko semea izanda, bataiatze momentuan Delhuyar abizenarekin aurkeztu zenez, baiatze aktan Delhuyar abizena egokitzen zaie anaia biei.

S. Cenzanok jarraitzen du bere artikuluan Bigarren abizenarekin ere beste eztabaida bat agertzen da. Lubice abizena aipatzen da bataiatze aktan eta horrek ez du zerikusirik hainbat idazlek idatzi dituzten Zubice edo Subice abizenekin...Hartu berri dudan Bernardo J. Caicedo, Juan Joseren hereniloba Bogotan bizi denen eskutitz batean, esaten da Lubice abizena idatzi izan dela betidanik sendiko artxiboetan...

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak