Asto: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
|taxon = Equus africanus asinus |
|taxon = Equus africanus asinus |
||
|authority = [[Lineo|Linnaeus]], [[1758]] |
|authority = [[Lineo|Linnaeus]], [[1758]] |
||
|synonyms = |
|synonyms = ''Equus asinus asinus''}} |
||
'''Astoa''' edo '''''Equus africanus asinus''''' [[Equidae]] familiako [[zama-abere]]a da, [[Perisodaktilo|Perissodactylaren]] barnean, [[zaldi]]aren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. |
'''Astoa''' edo '''''Equus africanus asinus''''' [[Equidae]] familiako [[zama-abere]]a da, [[Perisodaktilo|Perissodactylaren]] barnean, [[zaldi]]aren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. |
||
22:32, 8 otsaila 2016ko berrikusketa
Asto | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Perissodactyla |
Familia | Equidae |
Generoa | Equus |
Espeziea | Equus africanus |
Azpiespeziea | Equus africanus asinus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | asto haragi |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Astoa edo Equus africanus asinus Equidae familiako zama-aberea da, Perissodactylaren barnean, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza.
Asto honen antzinako arbaso basatia Equus africanusa da, Afriakako basa astoa. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaien baina Nomenklatura Zoologikoak 2003. urtetik aurrera espezie domestikatuen izenak espezie basatiaren izenarekin bat egin behar duela esaten du.
Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrotarainokoa izan daiteke. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.
Oso animalia erabilia izan da gizakiengatik eta K. a. 3. milurtekoan jada etxabere gisa erabiltzen zela dokumentatua dago.
Astoa munduko leku ezberdinetara zabaltzen joan da, bereziki zama-aberea bezala erabilia izan zenean, esate baterako Ameriketara. Haren ondorioz, eta hainbat abere bertan abandonatuak izan zirelako, basa-astoen populazioak sortu dira esate baterako Ipar Ameriketan.
Euskal Herriko bertoko astoak
- Euskal Herrian Enkarterriko astoa izeneko bertoko asto arraza dago. Garai batean Euskal Herri guztian Enkarterriko arrazaren antzeko astoak zeuden. Asto hauek inguruko astoak baino askoz txikiagoak dira tamainaz eta muturra eta sabelaldea zuri kolorekoak dauzkate. Egun beste arraza eta mota ezberdinetako astoak daude euskal landa eremuan, nahiz eta bertoko arraza berreskuratzeko hainbat ekimen dauden. Esate baterako Lazkaoko "astotxo egunean" burutzen den bertoko arrazako astoen txapelketa.
- Euskal Herriko Iparraldean Piriniar astoa delako arraza hedatuta zegoen, Enkarterriko astoa motatik oso gertukoa. Galzorian dago egun.
Ikusi, gainera
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asto |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.