Enkarterriko asto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enkarterriko astoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Enkarterriko astoa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus africanus
Azpiespeziea: E. a. asinus
Arraza
Enkarterriko astoa
Jatorria:  Euskal Herria
( Kantabria)

Enkarterriko astoa Euskal Herriko mendebaldeko eskualdean mantendutako bertako asto arraza da. Gaur egun berreziki Karrantza aldean hedatuta dago, nahiz eta esate baterako Gipuzkoan antzeko morfologiako astoak egun arte mantendu diren. Azken urtetan arraza Gipuzkoan berreskuratzeko elkartea sortu da[1]. Euskal Herriaz gain, arraza mendebaldeko Kantabrian ere zabaldurik egon da, nahiz eta egun bertan ia desagerturik dagoen. Piriniar astoa izeneko asto arrazarekin antzekotasun handiak ditu, bere senide hurbila izanik.

Garai batean baserriko lan indarra astoa eta idia izan ziren, baina Euskal Herriko industrializazioa dela eta, eta honek berekin batera ekarritako baserriko lanen mekanizazioarekin, kopuruari dagokionez atzerakadarik handiena jasan duen aberea da etxeko astoa. Arrazak Bizkaiko Enkarterrietan zein Arabako ipar ekialdean du jatorri, baina Enkarterriko asto arraza Euskal Herri osoan zabaldutako antzinako asto mota izan zen. Ezaugarri bereziena bere tamaina txikia da, inguruko beste asto arrazekin konparatuz gero. Enkarterriko astoak nekez gainditzen ditu 120 cm. soingurutzera.

1898. urteko Urto mendateko argazkia. Bertan pottoka, nafar artzanora eta enkarterriko arrazako astoa.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkarterriko astoak, baserriko lanaz gain, Enkarterri aldeko meategietan lanean ibili ziren bertako bagoietatik tiraka. Beraien tamaina txikia eta indar handia zela eta, preziatuak izan ziren lantegi horretarako, pottokak bezala. Lantegi hau dela eta, pottokaren kasuan bezala, horregatik uste da arraza gehiago mantendu dela Enkarterrietan[2]. Eskualdean, joan den mendeko zazpigarren hamarkadaren hasieran 1.000 asto inguru zeuden zentsaturik. Hogei urte geroago 100tik behera besterik ez ziren[3]. Datu honek Euskal Herriko gainontzeko eskualdeen egoerarako baliagarria izan daiteke.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzarik gabe esan daiteke Etxe-astoa dela Euskal Herri guztian industriaren garapena eta nekazaritzako lanen makanizazioarengatik atzerakadarik handiena jasan duen etxeko aberea.

2005. urtean 100 eme baino gutxiago zeuden. Hainbat partikular eta erakunde publikoen esker kopurua zerbait emendatu da, baina Equus Survival Trust elkartearen kriterioak jarraituz, arraza desagertzeko zorian dago hazkunderako 300 eme baino gutxiago daudelako[4].

 Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian ADEBUEN elkarteak bultzatzen du enkarterriko astoaren iraupena. Bizkaiko Foru Aldundiak arraza mantentzeko asto samalda bat mantentzen du Gordexolan.

 Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoan bertako astoa berreskuratzeko Giasel elkartea sortu zuten 2002.en urtean[5]. Gaur egun Giaselek 150 asto baino gehiago zaintzen ditu herrialdean. Horietatik 50 eme kalifikatuta daude eta arren artean 6 dira kalifikatuak.

Urtero Lazkaon ospatzen da Lazkaoko astotxo eguna, eta azken urtetan ospakizun hau bertako astoaren berreskurapenerako eguna ere bilakatu da.

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]