Onagro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eukaryota

Onagroa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Azpiordena: Hippomorpha
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus hemionus
Pallas 1775[2]
Hedapen mapa

Onagroa (Equus hemionus), basastoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko asto modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiago duena. Asiako estepa eta mendietan bizi da eta hainbat azpiespezie daude.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onagroa basastoaren espezie bat da, Ekialde Hurbilean edatua. Hala ere onagroen azpiespezie guztiak Afrikako basa astoetatik nahiko ezberdinak dira. Beraien altuera eta larruazala banako bakoitzean aldatu daiteke. Larruazal kolorea txuri-urdinxkatik ia beltzara doa, baina arruntena kolore horia da. Zurda eta buztana ilunak izan ohi ditu. Gurutzera duten altuera 1,3m-tan egon ohi da. Abiadura handian troskan joan daiteke. Lasterketa motzetan 70km/h-ko abiadura arrapatu dezake ; bestalde, 20km/h-ko abiadura mantendu dezake 120 minututan.

Estepatan bizi ohi denez, dezente denbora pasa dezake urik edan gabe.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onagro hitza grekotik dator eta basasto esan nahi du.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude onagroaren hainbat azpiespezie ofizialki onartuak.

Banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien bizilekua mugatua izan da eta gaur egun esate baterako Persiako onagroaren azken abereak Irango eta Israelgo iparraldean dagoen meseta batean bizi ohi dira. Jakin denez 3 zonalde ezberdinetan, soilik 400 onagro bizirauten daude. Beste azpiespezieek kopuru handiagoa izan arren, orohar azken hamarkadetan atzerakada handia jasan dute.

Biziraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onagroen mehatxurik handienak ehiza eta ganaduarekiko konpetentzia belardiak aurkitzeko dira. Onagroen ehiza autoetatik egiten da, janari eta medikuntzarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2.   Pallas (1775), 19, Nova Comm. Imp. Acad. Sci. Petrop., 394. orrialdeak .
  3. http://www.iucnredlist.org/details/7951/0

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onagro Aldatu lotura Wikidatan