Michal Kováč: berrikuspenen arteko aldeak
+jaiotza data, +argazkia |
da -> izan zen |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Michal Kováč.jpg|220px|thumbnail|eskuinera|Michal Kováč]] |
[[Fitxategi:Michal Kováč.jpg|220px|thumbnail|eskuinera|Michal Kováč]] |
||
'''Michal Kováč''' ([[Ľubiša]], [[Eslovakia]], [[1930]]eko [[abuztuaren 5]]a − [[Bratislava]], Eslovakia, [[2016]]ko [[urriaren 5]]a) politikaria |
'''Michal Kováč''' ([[Ľubiša]], [[Eslovakia]], [[1930]]eko [[abuztuaren 5]]a − [[Bratislava]], Eslovakia, [[2016]]ko [[urriaren 5]]a) politikaria izan zen. [[Eslovakia|Eslovakiar Errepublikaren]] lehen lehendakaria. |
||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
09:19, 6 urria 2016ko berrikusketa
Michal Kováč (Ľubiša, Eslovakia, 1930eko abuztuaren 5a − Bratislava, Eslovakia, 2016ko urriaren 5a) politikaria izan zen. Eslovakiar Errepublikaren lehen lehendakaria.
Bizitza
Ekonomiako ikasketak egin zituen Bratislavan. 1956tik 1989ra bitartean bankuetan lan egin zuen, eta 1967tik aurrera Zivnostenska banketxearen zuzendariorde izan zen Londresen. 1970ean mailaz beheratu eta bankuko enplegatu soil bihurtu zuten, baita Txekoslovakiako Alderdi Komunistatik egotzi ere, sobietarren inbasioaren eta komunisten kontrol politikoaren aurka azaltzeagatik, 1968ko Pragako Udaberriaren ondoren.
1978an ekonomia-gaietako eskolak ematen hasi zen Bratislavako Unibertsitatean. 1989an komunisten nagusitasuna bukatzea ekarri zuen Belusezko Iraultzaren ondoren, Eslovakiako Finantzetako ministro izendatu zuten. Lehenengo hauteskunde libreen ondoren, 1990ean, karguan berretsi zuten, baina 1991ko maiatzean dimisioa eman zuen, Eslovakiako lehen ministro Vladimir Meciarren dimisioarengatik protesta egiteko. Kováček bat egin zuen Meciarren alderdi berriarekin, eta 1992ko hauteskundeetan Eslovakiako Biltzar Federaleko lehendakari hautatu zuten.
1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakiako federazioa bi errepublika independentetan banatu zen: Txekiako eta Eslovakiako errepublikak. Kováč Eslovakiako Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1993ko hasieran, gobernuko ministroak izendatzeko eta kentzeko ahalmenarekin. Kováčen kargua Meciar lehen ministro berriaren laguntzari esker sendotu zen, baina 1993ko bukaeran hautsi egin zen bien lankidetza, eta Kováček autoritarismoaz eta ustelkeriaz akusatu zuen lehen ministroa. Josef Moravcikek hartu zuen Meciarren lekua 1994ko martxoan, baina Meciarrek atzera eskuratu zuen lehen ministro kargua, iraileko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Kováč lehendakariaren agintaldia bukatu zenean, 1998ko martxoan, Meciarrek berak hartu zuen estatuaren buruzagitza.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michal Kováč |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.