Izaskun Arrue: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Izaskun Arrue
| irudia =
| zabalera =
| oina =
| izen osoa = Izaskun arrue Goikoetxea
| jatorrizko izena =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1927]]ko [[abuztuaren 28]]a
| jaiotza hiria = {{banderaikur|EH}} [[Arribe]], [[Nafarroa]]
| jaiotza herrialdea =
| heriotza data = [[2016]]ko [[azaroaren 10]]a<br />(89 urte)
| heriotza hiria = {{banderaikur|EH}} [[Gasteiz]]
| heriotza herrialdea = [[Araba]]
| etnia =
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak =
}}
'''Izaskun Arrue Goikoetxea''' ([[Arribe]] (Nafarroa), [[1927]]ko [[abuztuaren 28]]a - [[Gasteiz]], [[2016]]ko [[azaroaren 10]]a), irakasle eta [[erizain]] arabarra, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua izan da. Gerraondorengo Gasteizko giroan lehenengo ikastolaren sortzailetariko bat izan zen, [[Olabide ikastola]]rena alegia.
'''Izaskun Arrue Goikoetxea''' ([[Arribe]] (Nafarroa), [[1927]]ko [[abuztuaren 28]]a - [[Gasteiz]], [[2016]]ko [[azaroaren 10]]a), irakasle eta [[erizain]] arabarra, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua izan da. Gerraondorengo Gasteizko giroan lehenengo ikastolaren sortzailetariko bat izan zen, [[Olabide ikastola]]rena alegia.



22:21, 29 urtarrila 2017ko berrikusketa

Izaskun Arrue
Datu pertsonalak
Izen osoa Izaskun arrue Goikoetxea
Jaio 1927ko abuztuaren 28a
Euskal Herria Arribe, Nafarroa
Hil 2016ko azaroaren 10a
(89 urte)
Euskal Herria Gasteiz (Araba)

Izaskun Arrue Goikoetxea (Arribe (Nafarroa), 1927ko abuztuaren 28a - Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a), irakasle eta erizain arabarra, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua izan da. Gerraondorengo Gasteizko giroan lehenengo ikastolaren sortzailetariko bat izan zen, Olabide ikastolarena alegia.

Biografia

Arriben jaioa Izaskun Arrue ezkondu eta, 1960ean, Gasteizera joan zen bizitzera; han San Prudentzio Arte eta Lanbide eskolan lanean hasi zen. 1963an Gasteizko guraso talde bat, erebestean zegoen Andoni Karmelo Urrestarazu "Umandi"ren ikasleak izanak, euskal irakasle bat ari zen bilatzen haien seme-alabeei euskaraz irakasteko. Izaskun Arruek aukera onartu zuen eta lehendabizi Donostiara joan zen, han Karmele Esnalekin metodologia ikasteko. Horrela, 1963ko abenduaren 4an hasi zen haur talde batekin lanean. Eskola bere etxe propioan sortu zuen, Zerkabarren kaleako 9an, 4.solairuan. Horretarako, nahiz eta etxe txikia izan, gela handiena moldatu zuen. Lehenengo talde hura hamabi ume ingurukoa zen baina urtez urte taldea handitzen joan zen. Eskola berria Estibalizko santutegiaren babesa izan zuen, batez ere Ixidro Bastarrikaren laguntzaz. Baina haur taldea handia zen eta beste lokal bat behar zen; orduan, Afrikan zebilen moja batek txalet txiki bat eskaini zien. Horrela, 1967an Estibaliz etorbidera eraman zuten ikastola. 1969an, legea zela eta, eskolari izen bat jarri behar izan zioten, ikastola hitza aipatu gabe,jakina. Izen berria Colegio Padre Raimundo Olabide izan zen. Dena dela, txalet hori ere txiki gelditu zitzaien eta beste txaletak hasi ziren hartzen. Sei urte egon zen han ikastola. 1973an gurasoek Lasarteko ikastola sortu zuten. Baina ondoren euskararen batasunaren inguruko eztabaida sortu zen eta Izaskun Arrue adoz ez eta irakaskuntza utzi zuen.

Ikastola utzi ondoren hamasei urtez erizain bezala aritu zen Izaskun Arruti Gasteizen, Abetxuku auzoko osasun-etxean, erretreta hartu arte.

Bibliografia

Kanpo loturak