Elkarrekintza nuklear ahul: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:


== Propietateak ==
== Propietateak ==
[[Quark|Quarkei]] eta Ezkerreko [[Kiralitate (fisika)|kiralitatea]] duten [[Leptoi|leptoiei]] eragiten die elkarrekintza ahulak. Grabitateaz aparte, [[Neutrino|neutrinoen]] gain eragiten duen indar bakarra da. Horrez gain badaude elkarrekintza nuklear ahulak soilik erakusten dituen propietate berezi batzuk:
# Quarken [[Zapore (fisika)|zaporea]] aldatu dezakeen elkarrekintza bakarra da.
# Paritate simetria apurtzen duen elkarrekintza bakarra da, 1957. urtean [[Chien-Shiung Wu|C. S. Wu-k]] kobaltoaren experimentuan frogatu zuen moduan.<ref>{{Cite web|url=http://hyperphysics.phy-astr.gsu.edu/hbasees/quantum/parity.html|izenburua=Paridad|sartze-data=13/03/2018|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>
# Masa handiko [[Gauge bosoi|partikula indar-eramaleen]] bidez hedatzen da elkarrekintza ahula. Ezaugarri hau nahiko ezohikoa da, [[Eredu Estandarra|Eredu Estandarraren]] bidez azaltzen dena, Higgsen mekanismoari ezker.
Elkarrekintza ahula garraiatzen duten partikulen masa hain handiak izanik (90GeV/c<sup>2</sup>-tik gertu), haien [[Batez besteko bizitza (fisika)|batez besteko bizitza]] 3<small>x</small>10<sup>-27</sup> segundu inguru izango da gehienez, [[Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa|ziurgabetasun printzipioaren]] ondorioz. [[Batez besteko bizitza (fisika)|Erdibizitza]] labur honek elkarrekintza ahularen irismena 10<sup>-18</sup> metrora mugatzen du, hau da, [[Atomo nukleo|nukleo atomikoaren]] diametroa baino mila aldiz txikiagoa.

=== Interakzio motak ===

=== Simetriaren apurketa ===

17:40, 13 martxoa 2018ko berrikusketa

Beta desintegrazioa posible da elkarreragin nuklear ahulari esker.
Eredu estandarreko oinarrizko partikulak

Elkarrekintza nuklear ahula, indar ahula edo indar nuklear ahula deritzona, partikula subatomikoen arteko elkarrekintza-mekanismoa da. "Ahul" deritzogu haren indarra elkarrekintza nuklear bortitza baino aldiz txikiagoa delako. Indar honen efekturik ezagunenak beta desintegrazioa eta erradioaktibitatea dira. Azken horrek garrantzi handia du fisio nuklearrean. Indar nuklear ahulak eremu oso txikietan hartzen du parte, distantzia subatomikoetan hain zuzen ere. Bestalde, naturan ageri diren oinarrizko interakzioetako bat da, elektromagnetismo, indar bortitz eta grabitazioarekin batera.

Partikulen Fisikako Eredu Estandarrean elkarrekintza ahula W eta Z bosoien partekatzearen ondorioa dela esaten da, eta Heisenberg-en ziurgabetasun-printzipioari jarraituz oso bizitza laburrekoak.

Ezagutza

Interakzio elektromagnetiko, ahul eta bortitzen ulermenerako Partikulen Fisikako Eredu Estandarra baliagarria da. Interakzio deritzo bi partikula, fermioiak normalean, bosoiak eratuz spin zenbakiak elkarraldatzen dutenean. Elkarrekintza hauetan parte hartzen duten fermioiak oinarrizkoak (adib. elektroiak edo quarkak) zein komposatuak (adib. protoiak edo neutroiak) izan daitezke.

Bestalde, fermioien arteko elkarrekintzetan parte hartzen duten indar-eramaleak eta bosoiak dira. Bosoi hauen masak protoi edota neutroi batenak baino askoz handiagoak dira, zentzuzkoa dena indar ahularen eremu laburrarekin alderatuz.

Historia

1993. urtean Enrico Fermi fisikari italiarrak elkarrekintza nuklear ahularen lehenengo teoria proposatu zuen, Fermiren elkarrekintza deritzona. Haren hitzetan, beta desintegrazioa lau fermioien elkarrekintza bezala ulertu zitekeen, irispide gabeko kontaktu-indar batek eragindakoa.[1]

Hala ere, azalpen hobea eman zen geroago kontaktu-gabeko indar eremu bat moduan hartuta, irismen finitu batena duena. Ideia hau baliatuz, 1968an Sheldon Glashow, Abdus Salam eta Steven Weinberg lankideek indar elektromagnetikoaren eta elkarrekintza ahularen teoriak bateratu zituzten. Forgatu zutenez, bi indarrak indar bakar baten bi aldaera dira, orain indar elektroahula deritzona.

W eta Z bosoien existentzia, baina, ez zen 1983. urterarte berretsi.[2]

  1. (Alemanez) Fermi, E.. (1934-03-01). «Versuch einer Theorie der β-Strahlen. I» Zeitschrift für Physik 88 (3-4): 161–177.  doi:10.1007/BF01351864. ISSN 0044-3328. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  2. Cottingham & Greenwood (1986, 2001), p.8. .

Propietateak

Quarkei eta Ezkerreko kiralitatea duten leptoiei eragiten die elkarrekintza ahulak. Grabitateaz aparte, neutrinoen gain eragiten duen indar bakarra da. Horrez gain badaude elkarrekintza nuklear ahulak soilik erakusten dituen propietate berezi batzuk:

  1. Quarken zaporea aldatu dezakeen elkarrekintza bakarra da.
  2. Paritate simetria apurtzen duen elkarrekintza bakarra da, 1957. urtean C. S. Wu-k kobaltoaren experimentuan frogatu zuen moduan.[1]
  3. Masa handiko partikula indar-eramaleen bidez hedatzen da elkarrekintza ahula. Ezaugarri hau nahiko ezohikoa da, Eredu Estandarraren bidez azaltzen dena, Higgsen mekanismoari ezker.

Elkarrekintza ahula garraiatzen duten partikulen masa hain handiak izanik (90GeV/c2-tik gertu), haien batez besteko bizitza 3x10-27 segundu inguru izango da gehienez, ziurgabetasun printzipioaren ondorioz. Erdibizitza labur honek elkarrekintza ahularen irismena 10-18 metrora mugatzen du, hau da, nukleo atomikoaren diametroa baino mila aldiz txikiagoa.

Interakzio motak

Simetriaren apurketa

  1. (Gaztelaniaz) Paridad. (Noiz kontsultatua: 13/03/2018).