Steven Weinberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Steven Weinberg
Steven weinberg 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1933ko maiatzaren 3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa askenazia
judua
Familia
Ezkontidea(k) Louise Weinberg  (1954 -
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Cornell Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
The Bronx High School of Science 1950)
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria Sam Treiman
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k) Texasko Unibertsitatea Austinen
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Harvard Unibertsitatea
Niels Bohr Institute
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua ateismoa
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa

Steven Weinberg (New York, AEB, 1933ko maiatzaren 3a) estatubatuar fisikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cornelleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Fisika Atomiko Teorikoaren Ipar Institutuan izan zen urtebetez Kopenhagen, eta 1957an eskuratu zuen doktoregoa Princetoneko Unibertsitatean. Eskolak eman zituen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), Massachusettseko Teknologia Institutuan eta Harvardeko Unibertsitatean 1973tik aurrera.

1967an, zatiki azpiatomikoen arteko interakzio elektromagnetikoari eta ahulari buruzko gertaera ezagunak batzen zituen hipotesia adierazi zuen, Abdus Salam pakistandar fisikariarekin batera. Aurrerago, bateratze-hipotesia delakoa esperimentu bidez frogatu zen, eta espero ziren emaitzak lortu ziren, beste hipotesi batzuekin ez bezala. 1979an, Fisikako Nobel saria jaso zuten bi fisikariek, Sheldon Lee Glashow estatubatuarrarekin batera, oinarrizko zatikien interakzioak ulerrarazteko egindako ekarpenengatik. Kosmologiaren alorrari dagokionez, "Grabitazioa eta kosmologia" liburua argitaratu zuen 1972an, gai horri buruzko obra garrantzitsu eta funtsezkoenetakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steven Weinberg Aldatu lotura Wikidatan