Zuberera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Euskalkiak koldo zuazo 2008.png|right|330px|thumb|{{legenda|#d2d25e|Zuberera}}]]
[[Fitxategi:Euskalkiak koldo zuazo 2008.png|eskuinera|330px|thumb|{{legenda|#d2d25e|Zuberera}}]]
[[File:Zuberotar euskararen mapa (Koldo Zuazo, 2015) 04.jpg|thumb|330px|Zuberotar euskararen gaur egungo mapa ([[Koldo Zuazo]], 2015)]]
[[Fitxategi:Zuberotar euskararen mapa (Koldo Zuazo, 2015) 04.jpg|thumb|330px|Zuberotar euskararen gaur egungo mapa ([[Koldo Zuazo]], 2015)]]
'''Zuberera''' edo '''zuberotar euskara''' (tokiko euskalkian, ''xiberotarra'' edo ''Xiberoko eüskara'') ipar-ekialdeko [[euskalki]]a da, [[Zuberoa]] ia guztian eta administrazioz [[Bearno]]koa den [[Eskiula]]n mintzatzen dena.

Bere kokagunea dela eta, [[bearnera|biarnesaren]] ([[okzitaniera]]ren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: '''[[Pettarra]]'''ko aldaera iparraldean eta '''[[Basabürüa|Basabürü]]'''koa hegoaldean. Iparraldeko zenbait herrixka [[Amikuze]]ko euskarara hurbiltzen dira, eta hangoa behenafar eta zuberotarraren tarteko hizkeratzat hartzen da. Herri horiek [[Domintxaine-Berroeta]], [[Arüe-Ithorrotze-Olhaibi]], [[Lohitzüne-Oihergi]] eta [[Etxarri]] dira.

Bere urruntasun administratibo eta geografikoagatik, [[euskara batu]]arekin desberdintasun handien dituen euskalkia da [[bizkaiera]]rekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ''ü'' hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian. Euskalkien artean, egun desagertua dagoen [[erronkariera]]rekin antzekotasun gehien zituen euskalkia da; hainbeste, non [[Luis Luziano Bonaparte|Bonaparteren]] sailkapenean dialekto bakarra osatzen baitzuten.

== Ezaugarri orokorrak ==
== Ezaugarri orokorrak ==
[[File:Niko Etxart abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan.webm|thumb|[[Niko Etxart]] altzürükütar abeslaria, [[Koldo Zuazo]]rekin hizketan, zuberotar euskararen erakusgarri.]]
[[Fitxategi:Niko Etxart abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan.webm|thumb|[[Niko Etxart]] altzürükütar abeslaria, [[Koldo Zuazo]]rekin hizketan, zuberotar euskararen erakusgarri.]]

Gainerako euskaldunengandik bereiz samar ibili dira zuberotarrak, eta hizkuntzan ere ezagun dira horren ondorioak: eten nabarmena dago [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]] bitartean. Aspaldiko garaietan gehienbat, zuberotarrek lotura estua eduki dute [[Bearno]]rekin, eta [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoia]] da, hain zuzen, zuberotar euskararen bereizgarri askoren jatorria.<ref name=ZuazoEuskalkiakCom>[[Koldo Zuazo]]: [http://euskalkiak.eu/ezaugarriak.html ''Euskalkiak.com''].</ref>

26. lerroa: 26. lerroa:
:b) '''rd''' edo '''rth''' aurretik eta ondotik: ''úrdin'', ''urthail''.
:b) '''rd''' edo '''rth''' aurretik eta ondotik: ''úrdin'', ''urthail''.

:c) '''s''' aurrean, ia inoiz ez: ''ikhúsi'', ''bústi'', ''gustátü''.
:c) '''s''' aurrean, ia inoiz ez: ''ikhúsi'', ''bústi'', ''gustátü''.

:d) '''u''' zaharra ez denean: ''Nun'' (non), ''huñ'' (oin), ''ezkúntü'' (ezkondu).
:d) '''u''' zaharra ez denean: ''Nun'' (non), ''huñ'' (oin), ''ezkúntü'' (ezkondu).

* '''o > u''', ia erabat: ''uhuñ'' (ohoin, lapur), ''hun'' (on). Galdetzaileak: ''nur'' (nor), ''nuiz'' (noiz), ''zuñ'' (< zoin), eta abar.
* '''o > u''', ia erabat: ''uhuñ'' (ohoin, lapur), ''hun'' (on). Galdetzaileak: ''nur'' (nor), ''nuiz'' (noiz), ''zuñ'' (< zoin), eta abar.

* '''i - ü > ü - ü''': ''düzü'', ''nündüzün'', ''ükhüzi'' (ikuzi, garbitu), ''üthüri'' (iturri), ''üngürü'' (inguru).
* '''i - ü > ü - ü''': ''düzü'', ''nündüzün'', ''ükhüzi'' (ikuzi, garbitu), ''üthüri'' (iturri), ''üngürü'' (inguru).

* '''üa > ia''': zah. aingürüa > egun ''aingü(r)ía'' (aingerua).
* '''üa > ia''': zah. aingürüa > egun ''aingü(r)ía'' (aingerua).
38. lerroa: 38. lerroa:
* '''au > ai''' ia erabat: ''gaiza'' (gauza), ''gai'' (gau), ''iáñ'' (iraun).
* '''au > ai''' ia erabat: ''gaiza'' (gauza), ''gai'' (gau), ''iáñ'' (iraun).

* Euskararen bokal [[sudurkari]] zaharrak gorde dituzte zubererak eta [[erronkariera]]k: ''ãhãl'', ''ãmã'', ''ãhãri'', ''mĩhĩ'', e.a.
* Euskararen bokal [[sudurkari]] zaharrak gorde dituzte zubererak eta [[erronkariera]]k: ''ãhãl'', ''ãmã'', ''ãhãri'', ''mĩhĩ'', e.a.

;Kontsonanteak
;Kontsonanteak
48. lerroa: 48. lerroa:
* Hasperena kontsonante ondoren, [[Iparralde]]ko beste mintzoetan baino gehiago: ''bethi'', ''aiphátü'', ''ikhúsi'', ''belhar'', ''lanhú'', ''urhentü'' (bukatu).
* Hasperena kontsonante ondoren, [[Iparralde]]ko beste mintzoetan baino gehiago: ''bethi'', ''aiphátü'', ''ikhúsi'', ''belhar'', ''lanhú'', ''urhentü'' (bukatu).

* '''n''', '''l''' ondoren, '''p''' eta '''t''' zaharrak gorde dira: ''-entako'', ''sükhalte'' (sukalde), ''etxalte'' (etxalde, baserri), ''igante'' (igande), ''hántik'' eta ''hánko'' (handik eta hango), e.a.

;Azentua
;Azentua

* Gehienetan, azkenaurreko silaban: ''bezaláko''.
* Gehienetan, azkenaurreko silaban: ''bezaláko''.

Baina:
Baina:

:a) ''neská jin düzü'' (neska etorri da) singularrean, ''zuñ néska'' (zein neska) mugagabean
:a) ''neská jin düzü'' (neska etorri da) singularrean, ''zuñ néska'' (zein neska) mugagabean

:b) ''ginén'', ''zinén'' < ''*ginaen'', ''*zinaen''.
:b) ''ginén'', ''zinén'' < ''*ginaen'', ''*zinaen''.

:c) Singularra eta plurala bereizteko: lagü´nak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén
:c) Singularra eta plurala bereizteko: lagü´nak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén

:d) ''ardú'', ''gazná'', ''orgá'' < ''*ardano'', ''*gaztana'', ''*organa''.
:d) ''ardú'', ''gazná'', ''orgá'' < ''*ardano'', ''*gaztana'', ''*organa''.
89. lerroa: 89. lerroa:

=== Aditz morfologia ===
=== Aditz morfologia ===
[[Fitxategi:AditzLaguntzaileaZubereraz.png|thumb|300px|right|''Izan'' eta ''ukan'' aditzen taula osoa, non aditz laguntzaileen jokaera ikus daitekeen.]]
[[Fitxategi:AditzLaguntzaileaZubereraz.png|thumb|300px|eskuinera|''Izan'' eta ''ukan'' aditzen taula osoa, non aditz laguntzaileen jokaera ikus daitekeen.]]

* Partizipioa + -RIK: ''nekaturik'', ''egonik'', ''emanik'' vs. nekatuta/nekatua, egonda/egona, e.a.
* Partizipioa + -RIK: ''nekaturik'', ''egonik'', ''emanik'' vs. nekatuta/nekatua, egonda/egona, e.a.
122. lerroa: 122. lerroa:
* [http://www.hiru.com/euskara/euskara_00680.html Zuberera] Hiru.com webgunean
* [http://www.hiru.com/euskara/euskara_00680.html Zuberera] Hiru.com webgunean
* [http://www.suazia.com/index.php?Hizkuntza:Xiberotarra Sü Aziaren webgunean]
* [http://www.suazia.com/index.php?Hizkuntza:Xiberotarra Sü Aziaren webgunean]
* [http://andima.armiarma.com/maia/maia0123.htm Txomin Peillen, "Mintzaje ta eskola Ziberoan", Maiatz 1 (1982-otsaila)]
* [http://andima.armiarma.com/maia/maia0123.htm Txomin Peillen, "Mintzaje ta eskola Ziberoan", Maiatz 1 (1982-otsaila)]
* [http://etgz.files.wordpress.com/2008/01/berriazuazoeuskalkienjatorri.pdf Koldo Zuazo, "Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz", Berria 2007-XII-9]
* [http://etgz.files.wordpress.com/2008/01/berriazuazoeuskalkienjatorri.pdf Koldo Zuazo, "Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz", Berria 2007-XII-9]
* [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1236848129 Mikel Hernandez Abaitua, "Euskara batua, bizkaiera eta zuberera"]
* [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1236848129 Mikel Hernandez Abaitua, "Euskara batua, bizkaiera eta zuberera"]

09:10, 24 maiatza 2018ko berrikusketa

██ Zuberera
Zuberotar euskararen gaur egungo mapa (Koldo Zuazo, 2015)

Zuberera edo zuberotar euskara (tokiko euskalkian, xiberotarra edo Xiberoko eüskara) ipar-ekialdeko euskalkia da, Zuberoa ia guztian eta administrazioz Bearnokoa den Eskiulan mintzatzen dena.

Bere kokagunea dela eta, biarnesaren (okzitanieraren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: Pettarrako aldaera iparraldean eta Basabürükoa hegoaldean. Iparraldeko zenbait herrixka Amikuzeko euskarara hurbiltzen dira, eta hangoa behenafar eta zuberotarraren tarteko hizkeratzat hartzen da. Herri horiek Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Etxarri dira.

Bere urruntasun administratibo eta geografikoagatik, euskara batuarekin desberdintasun handien dituen euskalkia da bizkaierarekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ü hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian. Euskalkien artean, egun desagertua dagoen erronkarierarekin antzekotasun gehien zituen euskalkia da; hainbeste, non Bonaparteren sailkapenean dialekto bakarra osatzen baitzuten.

Ezaugarri orokorrak

Niko Etxart altzürükütar abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan, zuberotar euskararen erakusgarri.

Gainerako euskaldunengandik bereiz samar ibili dira zuberotarrak, eta hizkuntzan ere ezagun dira horren ondorioak: eten nabarmena dago Nafarroa Beherea eta Zuberoa bitartean. Aspaldiko garaietan gehienbat, zuberotarrek lotura estua eduki dute Bearnorekin, eta gaskoia da, hain zuzen, zuberotar euskararen bereizgarri askoren jatorria.[1]

Dena dela, Zuberoaren bakardadea ez da izan erabatekoa. Arestian aipatu da ipar-mendebaleko herriak Donapaleurekin lotuta egon direla. Hegoaldeko herriek, berriz, Nafarroa Garaiko Erronkariko ibarra eduki dute ondoan. Erronkariarrak izan dira, gehienbat, zuberotarren euskaratik elikatu direnak. Hori dela eta, beraz, zuberotar euskararen ezaugarri asko Nafarroa Beherean eta Erronkarin ere aurkituko ditugu.[1]

Zuberotar euskararen batasuna da nabarmendu beharreko beste gertakari bat. Iragan garaietan, hegoaldeko alderdi menditsuko hizkera, Basabürü eskualdekoa, desberdina zela esan izan da. Arnaut Oihenart izan zen horretaz ohartzen lehena, 1657an plazaratutako poesia eta atsotitz bilduman. Azkenaldian, ordea, berdintzera egin du Zuberoako euskarak eta, aldakuntza txiki batzuk gorabehera, ez da azpieuskalki eta hizkera berezirik ageri.[1]

Zuberotar euskararen berezitasunik gehienak fonologian eta lexikoan agertzen dira eta, gorago esan dudanez, horietako zenbait gaskoitik mailegatu ditu.[1]

Fonologia

Bokalak
  • u > ü bilakaera. Honako kasuetan ez da inoiz gertatzen:
a) r biguinaren aurretik eta ondotik: hur (ur, isurkaria), baina hür (fruitua); eta , baina gu(r)e eta zu(r)i.
b) rd edo rth aurretik eta ondotik: úrdin, urthail.
c) s aurrean, ia inoiz ez: ikhúsi, bústi, gustátü.
d) u zaharra ez denean: Nun (non), huñ (oin), ezkúntü (ezkondu).
  • o > u, ia erabat: uhuñ (ohoin, lapur), hun (on). Galdetzaileak: nur (nor), nuiz (noiz), zuñ (< zoin), eta abar.
  • i - ü > ü - ü: düzü, nündüzün, ükhüzi (ikuzi, garbitu), üthüri (iturri), üngürü (inguru).
  • üa > ia: zah. aingürüa > egun aingü(r)ía (aingerua).
  • au > ai ia erabat: gaiza (gauza), gai (gau), iáñ (iraun).
  • Euskararen bokal sudurkari zaharrak gorde dituzte zubererak eta erronkarierak: ãhãl, ãmã, ãhãri, mĩhĩ, e.a.
Kontsonanteak
  • Txistukari ahostunak, gaskoieraren eraginez jasoak. Zubererak bederatzi txistukari ditu, ohiko seien ordez.
  • XX. mende hasieratik, jatorrizko r biguina ia erabat galdu da: ági (haragi), iói (erori). Batzuek, óo (oro). Era berean, rr > r: üthüri (iturri), héri (herri).
  • Hasperena kontsonante ondoren, Iparraldeko beste mintzoetan baino gehiago: bethi, aiphátü, ikhúsi, belhar, lanhú, urhentü (bukatu).
  • n, l ondoren, p eta t zaharrak gorde dira: -entako, sükhalte (sukalde), etxalte (etxalde, baserri), igante (igande), hántik eta hánko (handik eta hango), e.a.
Azentua
  • Gehienetan, azkenaurreko silaban: bezaláko.

Baina:

a) neská jin düzü (neska etorri da) singularrean, zuñ néska (zein neska) mugagabean
b) ginén, zinén < *ginaen, *zinaen.
c) Singularra eta plurala bereizteko: lagü´nak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén
d) ardú, gazná, orgá < *ardano, *gaztana, *organa.

Izen morfologia

  • Hitzak artikulurik gabe erabiltzeko joera: gue aitá záhar da.
  • NONDIK: -RIK izen berezia denean, -TI edo -TIK izen arrunta denean. Altzükürik eta menditi(k).
  • NORA: -RA edo -RAT izen bereziek, -ALA edo -ALAT arruntek: Altzükürat eta herrialat.
  • NORI: Singularrean -RI, pluralean -ER.
  • NOREKIN: -KI edo -KILA(N).
  • NORENTZAT: Singularra -TAKO eta plurala -ENTÁKO.
  • Erdarazko -on > u~. arazú (arrazoi), sasú (sasoi), bunbú (bonboi).
  • -OT eta -XKOT atzizki txikigarriak: haurrót (haurtxo).
  • -SA atzizki femeninoa: alhargüntsa (andre alarguna), bulanjersa (andre okina), e.a.
  • ARRA- aurrizkia oso emankorra: arramaiatz 'ekaina', arraseme/arralhaba 'biloba', arrahartü 'berriz hartu', arrajin 'itzuli', e.a.
  • -ÑI atzizki txikigarria: ebiñi (euritxoa, euri xehea), ttipiñi (txikitxoa), e.a.

Aditz morfologia

Izan eta ukan aditzen taula osoa, non aditz laguntzaileen jokaera ikus daitekeen.
  • Partizipioa + -RIK: nekaturik, egonik, emanik vs. nekatuta/nekatua, egonda/egona, e.a.
  • NOR-NORI-NORK adizkietan, ekialde osoan erabiltzen den *eradun erroa, ei bilakatu da: deit (dit), deitade (didate), deizüt (dizut).
  • Ekialdeko euskararen zuka edo zuketa, errespetuzko tratamendua: ahantzi zita(da)züt 'ahantzi zait', jeiki nündüzün 'jeiki nintzen', jin düzü 'etorri da'. Hegoaldean zuka bezala ezagutzen dena -hau da, tratamendu neutroa- oso testuinguru gutxitan erabiltzen da zubereraz, hala nola jendaurreko mintzaldietan.

Hiztegia

Hitz berezi asko dauzka zuberotar euskarak. Horietako batzuk aspaldi hartutako maileguak dira: baranthalla 'otsaila', boronte 'kopeta', godalet 'edalontzi', kota 'gona', uñhu 'tipula'... Beste batzuk, berriz, antzina eremu zabalekoak ziren eta gaur egun Zuberoan gorde dira: baratxe 'astiro, poliki', ediren 'aurkitu', oski 'oinetako', zi 'ezkur'...[1]

Ondorengo hauek Zuberoan bertan sortutakoak dirudite: amiñi 'apur', arramaiatz 'ekain', bedatse 'udaberri', belhagile 'sorgin', düründa/ühülgu 'ostots, trumoi', haboro 'gehiago', heltübada 'beharbada', pikarrai 'biluzik', ürhentü 'bukatu'...[1]

Hedabideak

Literatura

Musika

Erreferentziak

Bibliografia

  • Koldo Zuazo (2004), Euskalkiak, herriaren lekukoak, Elkar.

Kanpo loturak