Zuketa eta xuketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zuketa eta xuketa euskararen hizkera alokutiboetako bat dira. Hizkera alokutiboan, eztabadan ez bezala, hiztunak bere hizketan gogoan hartzen du hizketa-laguna edo solaskidea.

Ekialdeko euskalkietan erabiltzen dira zukako eta xukako adizki alokutiboak. Hona hemen adibide batzuk:

a) Aita joan da (ez-alokutiboa edo eztabadakoa).
b) Aita joan duk/dun (hikako alokutiboa).
c) Aita joan duzu (zukako alokutiboa).
d) Aita joan duxu (xukako alokutiboa).

Zuketa eta xuketa, euskalkietan, gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Alberdik eta bestek 2000. urtearen inguruan egindako inkesten arabera, zukako tratamendu alokutiboari ondo eusten zaio zaharren artean; ez da gauza bera gertatzen, ordea, gazteen artean eta are gutxiago euskaraz alfabetatutako gazteen artean. Zukako hizkera atzeraka dabil Nafarroa Beherean, eta badirudi apurka-apurka eztabada nagusituz joango dela, zukako alokutiboa ordezkatzeraino. Izan ere, Luis Luziano Bonaparteri sinetsiz gero, XIX. mendearen hondarrean zukako tratamendua guztiz orokorra zen ekialdeko behe-nafarrera osoan, hain orokorra non eztabada ez baitzen erabiltzen bakanka baizik. Inkesten emaitzen arabera, eztabadak zuka ordezkatu bide du Donibane-Garazi inguruan —ez Garazi osoan!— eta badirudi gainerako herri zukazaleetan ordezkatze-prozesu berbera hasita dagoela. Nahiko adierazgarria da herri guztietan (Gamarte, Amorotze, Gamue, Bardoze, Beskoitze, Mugerre, Urketa eta Donaixti-Ibarre) zuka aritzen ez den lekukoren bat —nor, eta denetarik gazteena, gehienetan— aurkitu izana.

Zaraitzuri dagokionez, elkarrizketatzea lortu zuten zaraitzuar lekuko bakarrak, 76 urteko Teofilo Eseberri Contin otsagiarrak, zuka hitz egiten zuen, inkestatzaileekin maiz eztabadaka eta zuka bereizi gabe aritzen bazen ere, zaraitzuera nahasi samarra baitzuen.

Halaber, esan gabe doa erronkarierara ere hedaturik zegoela zuka alokutiboa. Hain hedaturik, non ikertzaile batzuek lan neketsua izan baitzuten eztabadakako aditz-jokoa biltzeko. Aski da Erizkizundi Irukoitzako Uztarroze eta Urzainkiko emaitzak arakatzea, aipatutako zailtasunaz ohartzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]