Institución Libre de Enseñanza: berrikuspenen arteko aldeak
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
== ILEko promozioak == |
== ILEko promozioak == |
||
[[Fitxategi:La Canariera, de Franzen.jpg|thumb|300px|Lehen hezkuntzako ikasleak, 1903, [[ Christian Franzen]]en argazkia.]] |
[[Fitxategi:La Canariera, de Franzen.jpg|thumb|300px|Lehen hezkuntzako ikasleak, 1903, [[ Christian Franzen]]en argazkia.]] |
||
* ''Lehenengo promozioa'': Orokorrean [[Giner de los Ríos]] inguruan bildutako intelektualak ziren. De los Ríos 1875an unibertsitatetik kanporatu zuten eta 1881an bueltatu zen. Promozio honetan, besteen artean, izen hauek aipa daitezke: [[Manuel Bartolomé Cossío]], [[Joaquín Costa]], [[Leopoldo Alas |
* ''Lehenengo promozioa'': Orokorrean [[Giner de los Ríos]] inguruan bildutako intelektualak ziren. De los Ríos 1875an unibertsitatetik kanporatu zuten eta 1881an bueltatu zen. Promozio honetan, besteen artean, izen hauek aipa daitezke: [[Manuel Bartolomé Cossío]], [[Joaquín Costa]], [[Leopoldo Alas "Clarín"]], [[Alfredo Calderón y Arana|Alfredo Calderón]], [[Eduardo Soler]], [[Jacinto Messia]], [[Adolfo Posada]], [[Pedro Dorado Montero]], [[Aniceto Sela]], [[Rafael Altamira]], e.a. |
||
* ''Bigarren promozioa'': Ginerrek «semeak» esaten zien: [[Julián Besteiro]], [[Pedro Corominas]], [[José Manuel Pedregal]], [[Martín Navarro Flores]], [[Constancio Bernaldo de Quirós]], [[Manuel Machado|Manuel]], [[Antonio Machado]], [[Domingo Barnés]], [[José Castillejo]], [[Gonzalo Jiménez de la Espada]], [[Luis de Zulueta]], [[Fernando de los Ríos]], e.a. |
* ''Bigarren promozioa'': Ginerrek «semeak» esaten zien: [[Julián Besteiro]], [[Pedro Corominas]], [[José Manuel Pedregal]], [[Martín Navarro Flores]], [[Constancio Bernaldo de Quirós]], [[Manuel Machado|Manuel]], [[Antonio Machado]], [[Domingo Barnés]], [[José Castillejo]], [[Gonzalo Jiménez de la Espada]], [[Luis de Zulueta]], [[Fernando de los Ríos]], e.a. |
18:36, 25 martxoa 2019ko berrikusketa
Institución Libre de Enseñanza | |
---|---|
Sorrera | 1876ko urriaren 29an |
Herrialdea | Espainia |
Sortzaile nagusia | Francisco Giner de los Ríos |
Giner de los Ríos Fundazioaren webgunea. |
Institución Libre de Enseñanza (euskaraz Irakaskuntza Erakunde Askea) edo ILE Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia Karl Christian Friedrich Krause filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. Krausismo Madrilgo Unibertsitatean irakasle zen Julián Sanz del Río zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.
Sortzaileak
Erakundea Madrilen 1876an sortu zuen intelektual talde batek. Taldean Madrilgo Unibertsitatik baztertutako katedratikoak ziren nagusi eta, unibertsitatetik kanporatuta, erakunde pribatu bat sortzera behartuak ikusi ziren: Francisco Giner de los Ríos, Gumersindo de Azcárate, Teodoro Sainz Rueda eta Nicolás Salmerón beste batzuen artean. Guztien Katedra Askatasuna defenditzen zuten eta ez zuten onartzen irakaskuntza dogma ofizialekin, moralekin, erlijiosoekin edo politikoekin lotzea. Hasieran unibertsitate irakaskuntzan zentratu baziren, poliki-poliki maila guztietara zabaldu zuten haien ekintza.
Erakundearen aldizkaria
Erakundeak buletin bat argitaratzen zuen, Boletín de la Institución Libre de Enseñanza izenburupean. Kolaboratzaileen zerrenda ikusita ekimenaren garrantziaz jabetu gaitezke: Bertrand Russell, Henri Bergson, Charles Darwin, John Dewey, Santiago Ramón y Cajal, Miguel de Unamuno, Maria Montessori, Leon Tolstoi, H. G. Wells, Rabindranath Tagore, Juan Ramón Jiménez, Gabriela Mistral, Benito Pérez Galdós, Emilia Pardo Bazán, Azorín, Eugenio d'Ors, Ramón Pérez de Ayala. Aldizkariaren beste sinadurak erakundearekin zuzenean lotuta zeuden, esaterako, Julián Sanz del Río, Antonio Machado Álvarez eta Antonio Machado eta Manuel Machado semeak, Julio Rey Pastor, Constancio Bernaldo de Quirós, Luis Simarro, Nicolás Achúcarro, Francisco Barnés Salinas, Alice Pestana.
ILEko promozioak
- Lehenengo promozioa: Orokorrean Giner de los Ríos inguruan bildutako intelektualak ziren. De los Ríos 1875an unibertsitatetik kanporatu zuten eta 1881an bueltatu zen. Promozio honetan, besteen artean, izen hauek aipa daitezke: Manuel Bartolomé Cossío, Joaquín Costa, Leopoldo Alas "Clarín", Alfredo Calderón, Eduardo Soler, Jacinto Messia, Adolfo Posada, Pedro Dorado Montero, Aniceto Sela, Rafael Altamira, e.a.
- Bigarren promozioa: Ginerrek «semeak» esaten zien: Julián Besteiro, Pedro Corominas, José Manuel Pedregal, Martín Navarro Flores, Constancio Bernaldo de Quirós, Manuel, Antonio Machado, Domingo Barnés, José Castillejo, Gonzalo Jiménez de la Espada, Luis de Zulueta, Fernando de los Ríos, e.a.
- Hirugarren promozioa: 1880 eta 1890ean jaiotakoak, Ginerren arabera «bilobak» ziren: José Pijoán, Juan Ramón Jiménez, Francisco Ribera Pastor, José Ortega y Gasset, Américo Castro, Gregorio Marañón, Manuel García Morente, Lorenzo Luzuriaga, Pablo de Azcárate, Alberto Jiménez Fraud, Luis Álvarez Santullano, e.a.
Emakumeak ILEn
Nahiz eta protagonismo gutxiago izan, emakumeek ere presentzia garrantzitsua izan zuten erakunde horretan. Denborarekin joan dira izen asko ezagutzen: Amparo Cebrián, Carmen García del Diestro, Laura García Hoppe, Gloria Giner de los Ríos García, María Goyri, Matilde Huici, María de Maeztu, Jimena Menéndez-Pidal, María Moliner, María Luisa Navarro Margati, Alice Pestana, Laura de los Ríos Giner, Concepción Saiz Otero, María Sánchez Arbós, María Zambrano, Carmen de Zulueta, Enriqueta Agut Armer, Teresa Andrés Zamora, Ángeles Gasset, Elisa López Velasco, Maruja Mallo, Carmen Muñoz Manzano...
ILEk aldarrikatzen zituen ideien artean emakumearen integrazioa gizartean zegoen. Krausismoak Espainian maila guztietan hezkuntza publikoa, doakoa, derrigorrezkoa eta laikoa aldarrikatzen zuen; guztietan emakumeak ezinbestekoak ziren. ILEk bi batzar antolatu zituen Madrilen, 1882an eta 1892an. Bigarren horretan Concepción Arenalek eta Emilia Pardo Bazánek hartu zuten parte.
Halaber, Asociación para la Enseñanza de la Mujer zelakoa sortu zen, hau da, Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea. Lehendakaritzan gizonezkoak ziren: Manuel Ruíz de Quevedo (1874tik bere heriotza gertatu arte, 1898ko apirilan), Gumersindo de Azcárate (bere heriotza gertatu arte, 1917ko abenduan) eta José Manuel Pedregal. Erakundearen beste intelektual batek, Aniceto Sela, antzeko erakundea Valentzian bultzatu zuen (Valentziako Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea). Erakunde sortzaile batzuk ere emakumearen aldeko proiektuetan aritu ziren, besteak beste, Juan Facundo Ríaño, Rafael Torres Campos eta Francisco Giner de los Ríos bera.
Euskal hiritarrak ILEn
Euskal hiritarren presentzia ez zen handia izan. Dena dela, deigarria da euskal emakumeena:
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Giner de los Ríos Fundazioaren webgunea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Institución Libre de Enseñanza |