Henri Bergson

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henri Bergson
Henri Bergson 02.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1859ko urriaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1941eko urtarrilaren 4a (81 urte)
Familia
Aita Michał Bergson
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet
École normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Émile Boutroux
Félix Ravaisson-Mollien
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, idazlea, irakaslea eta soziologoa
Enplegatzailea(k) Collège de France  (1900 -  1904)
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Zenon Eleakoa, Platon, Aristoteles, Plotino, René Descartes, Baruch Spinoza, Gottfried Wilhelm Leibniz, George Berkeley, David Hume, Immanuel Kant, Claude Bernard, Jules Lachelier, Félix Ravaisson-Mollien, Herbert Spencer, Charles Darwin, Albert Einstein eta Blaise Pascal
Kidetza Frantses Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Linzeen Akademia
LeagueOfNations HenriBergson.JPG

Henri Bergson (Paris, 1859ko urriaren 18a - Paris, 1941eko urtarrilaren 4a) frantziar filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniako judua zuen aita, eta ama Irlandakoa. Londresen bizi izan zen bederatzi urte bete arte, eta gero Parisen kokatu zen. Hainbat institututan irakatsi ondoren, Collège de France delakoan filosofiako katedradun egon zen (1904-1914). Filosofia-lan ugari utzi du, horien artean: Essai sur les données immédiates de la conscience (1889), doktoretza-tesia; Matière et Mémoire (1896); Le Rire (1900); L´Évolution créatrice (1907); L´Énergie Spirituelle (1919); Durée et Simultanéité (1922); Les Deux Sources de la morale et de la réligion (1932); La Pensée et le Mouvant (1934). Intelektualismo formalistaren kontrakoa zen; Kant eta neokantismoa ez zituen onartzen. Positibismo zientifiko eta materialista ukatuz, Bergsonen filosofia espiritualista eta bitalistak kontzientziaren datuak hartzen ditu oinarritzat. Intuizioak iraute hutsarekin jartzen gaitu ados (eta ez bizitza praktikoa egituratzen den denbora eta espazio kuantitatiboarekin), eta bizitzaren eta izpirituaren mugimendu libre eta sortzailearekin batzen gaitu. Esperientziaren fenomenologia, kontzientziaren psikologia, filosofia horrek pentsatzeko eta hautemateko ohiko molde batzuk alde batera utz ditzan eskatzen dio adimenari. Bergsonen filosofiak arrakasta lortu zuen Bigarren Mundu Gerra aurretik, eta idazle eta filosofo anitzek izan zuten haren eragina, Charles Péguyk eta Marcel Proustek, adibidez. Académie Françaiseko kidea izan zen. 1927an Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Bergson Aldatu lotura Wikidatan