Rabindranath Tagore

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rabindranath Tagore
Rabindranath Tagore in 1909.jpg
Bizitza
Jaiotza Kalkuta1861eko maiatzaren 7a
Herrialdea  India
Britainiar Raj
Talde etnikoa Bengali peoplea
Heriotza Kalkuta1941eko abuztuaren 7a (80 urte)
Familia
Aita Debendranath Tagore
Ezkontidea(k) Mrinalini Devi  (1883 -  1902)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Londresko University College
Presidency University, Kolkata
Kalkutako Unibertsitatea
St. Xavier's Collegiate School
Hizkuntzak bengalera
Lanbidea
Lanbidea margolaria, polimata, poeta, musikagilea, antzerkigilea, saiakeragilea, filosofoa, artista, idazlea, kanta-idazlea eta kantugilea
Enplegatzailea(k) Kalkutako Unibertsitatea
Lan nabarmenak Gitanjali
Ghare Bhaire
Jana Gana Mana
Rabindra Sangeet
Shesh Lekha
Paschim-yatrir Diary
Prantik
Bhanusimha Thakurer Padabali
Sabhyatar Sankat
Smaran
Kanika
Sphulinga
Valmikipratibha
Arogya
Janmadine
Amar Shonar Bangla
Chitrangada
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa modernist literaturea
IMDb nm0007173
Rabindranath Tagore Signature.svg

Rabindranath Tagore (bengaleraz: রবীন্দ্রনাথ ঠাকুর, Speaker Icon.svg ahoskera hindiz (i · ?)) (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 7a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a Gurudev ezizenez ere ezagutua, poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragile bengalarra izan zen. Bere lanek literatura eta musika bengaliarra eraberritu zituzten XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Nobel Saria irabazi zuen lehen asiarra bihurtu zen; hain zuzen, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1913an.

Tagorek zortzi urterekin idatzi zituen lehen olerkiak. Hamasei urte zituenean argitaratu zituen lehen aldiz bere poemak Bhanushingho ("eguzkiko lehoia") ezizena erabiliz, eta ipuin eta dramak idazteari ekin zion 1877an.

Tagorek arte bengaliarra modernizatu zuen, forma indiar klasiko zurrunak baztertuz. Bere eleberri, ipuin, abesti, drama eta saioek gai pertsonalak zein politikoak jorratzen zituzten. Bere lanik ezagunenak Gitanjali, Gora eta Ghare-Baire ("Etxea eta mundua") dira. Bere bi abesti Bangladesh eta Indiako ereserkitzat hartu ziren: Amar Shonar Bangla eta Jana Gana Mana.

Tagorek mendebaldeko zibilizazioa salatu zuen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxe da 1916an Rabindranath Tagorek esan zuena: ≪Europatik datorkigun zibilizazioa suntsitzailea eta menperatzailea da: hartzen dituen herriak erre egiten ditu, bere konkistari aurre egiten dioten arrazak suntsitu edo deuseztatu egiten ditu. Joera gizajaledun zibilizazio politikoa da; ahulak zapaltzen ditu eta haren kontura aberasten da. Txikitzeko makina bat da. Bazter guztietan inbidiak, liskarrak ereiten ditu; ezikusia egiten du mutur-muturrean. Zibilizazio zientifikoa da, ez gizatarra... Indarrak bildu egiten ditu aberasteko helburu bakarraz, dirutza handia bere arimaren truke lortutako aberatsak egingo lukeen bezala... Guk zalantzarik gabe iragartzen dugu holakoak ezin iraun duela.≫

Rabindranath Tagoreren hitzaldia Tokioko Unibertsitatean, 1916ko ekainak 18.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rabindranath Tagore Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Rabindranath Tagore