Sega-joko: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
* [http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/deporte04_e.html Sega jokoari buruzko orria, ''euskadi.net'' webgunean] |
* [http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/deporte04_e.html Sega jokoari buruzko orria, ''euskadi.net'' webgunean] |
||
* [http://almitza.com/ Almitza Sega Elkartea] |
* [http://almitza.com/ Almitza Sega Elkartea] |
||
{{commonskat}} |
|||
{{autoritate kontrola}} |
{{autoritate kontrola}} |
||
00:09, 26 azaroa 2019ko berrikusketa
Sega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz denbora jakin batean (orokorrean ordubete) ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen den herri kirola da. Almitza Sega Elkartea sortu zen 1996an Zaldibian, sega-jokoa bultzatu asmoz, eta Europako segalari txapelketan ere hartu du parte.
Lehiaketak
XX. mendean zehar apustuak ziren lehiarako bide bakarra, gaur egun ordea txapelketa arautuak nagusitu dira. Horrela beraz, Euskal Herriko Sega Txapelketa urtero jokatzen da, bai eta herrialdetakoak ere[1].
Txapelketa jokatu aurretik larrea aukeratu behar da, normalean laua eta sega-jokorako zaletasuna daoen herri batean izaten da. Ordubeteko denboran nork belar kilo gehiago moztu izaten da lehia. Segalariak lagun koadrila bat eramaten du eta hauek epaileraren begiradapean belarra pisatzen dute.
Sega normala baino handiagoa izaten da lehiaketarako. 1'18 metrotako ahoa izaten du eta 1'24 metrotako luzera[2].
Segalari ezagunak
Aurrekoak
Pello Errota bertsolariak 1880 urtean Iturriotzen jokaturiko apustu bat bertsokatu zuen eta bertan irabazlea Izuela izeneko bat zela aipatu zuen. 1905 eta 1915 artean Beizamako Pedro María Otaño Ezeiza "Santa Ageda" izan zen nagusi[2].
1925ko irailaren 28an apustu sonatua jokatu zen Iturriozko zelaian. Sei mila ikusle izan ziren eta apustuak 150.000 pezetatatik gorakoak izatera iritsi ziren. Bi orduko lehiaren ondoren Pedro Mendizabal izan zen txapelduna 4.294 kilogramo belar moztuta. Bigarrena Aiako "Lokate" izan zen (3.957 Kg) eta hirugarrena Joxe Arrieta "Pantxesa"[2].
Gerra aurreko beste izen batzuk honako hauek dira: "Amexketa", Florentino Mayoz, "Ondartza", Olazabal... Gerra ondoren "Aiako txikito", Egiguren, "Lizume", "Ibiya", "Izurzu", "Polipaso", Eleuterio Tapia, "Paskualsoro", Benito Otegi eta Bernardo Irastorza aipatu daitezke[2].
Azken urtetakoak
- Joxe Gabirondo
- Bixente Mitxelena
- Jon Lapazaran
- Jexux Mari Ormaetxea "Urki"
- Juan Joxe Lizaso
- Igor Esnaola
- Julen Gabirondo
Erreferentziak
- ↑ Berria. «AZKEN TXAPELDUNAK» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
- ↑ a b c d «Herri kirolak SEGA-APUSTUA-SEGALARIAK» www.euskara.euskadi.eus.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sega-joko |