Agence France-Presse: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
tNo edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{erakunde infotaula}} |
|||
[[Fitxategi:AFP Paris dsc04592.jpg|thumb|300px|eskuinera|AFPren egoitza Parisen]] |
|||
'''Agence France-Presse''' ('''AFP''') berri-agentzia munduko zaharrenetakoa eta handienetakoa da Reuters eta Associated Pressekin batera. |
'''Agence France-Presse''' ('''AFP''') berri-agentzia munduko zaharrenetakoa eta handienetakoa da Reuters eta Associated Pressekin batera. |
||
AFP Parisen dauka egoitza baina [[Washington|Washington DC]], [[Hong Kong]], [[Nikosia]] eta [[Montevideo]]n ere badauzka bere etxeak, eskualdeka. Berriak [[frantses]]ez, [[ingeles]]ez, [[gaztelania|espainolez]], [[arabiera]]z, [[aleman]]ez, [[portuges]]ez eta [[errusiera]]z ematen ditu. |
AFP Parisen dauka egoitza baina [[Washington|Washington DC]], [[Hong Kong]], [[Nikosia]] eta [[Montevideo]]n ere badauzka bere etxeak, eskualdeka. Berriak [[frantses]]ez, [[ingeles]]ez, [[gaztelania|espainolez]], [[arabiera]]z, [[aleman]]ez, [[portuges]]ez eta [[errusiera]]z ematen ditu. |
||
== Historia == |
== Historia == |
||
36. lerroa: | 35. lerroa: | ||
* 2010 - orain arte: Emmanuel Hoog |
* 2010 - orain arte: Emmanuel Hoog |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
{{erreferentzia_zerrenda}} |
|||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
||
* [http://www.afp.com Web ofiziala] |
* [http://www.afp.com Web ofiziala] |
||
* [http://www.sos-afp.org SOS-AFP sindikatuaren web ofiziala] |
* [http://www.sos-afp.org SOS-AFP sindikatuaren web ofiziala] |
||
⚫ | |||
{{autoritate kontrola}} |
{{autoritate kontrola}} |
||
⚫ | |||
[[Kategoria:Albiste agentziak]] |
[[Kategoria:Albiste agentziak]] |
13:57, 30 apirila 2020ko berrikusketa
Agence France-Presse | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AFP |
Mota | Albiste-agentzia |
Jarduera sektorea | news media (en) , media industry (en) , hedabidea eta Q112165983 |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Fabrice Fries (en) |
Zuzendaria | Fabrice Fries (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Q112176933 |
Historia | |
Sorrera | 1835 |
Sortzailea | Charles-Louis Havas (en) |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala |
Agence France-Presse (AFP) berri-agentzia munduko zaharrenetakoa eta handienetakoa da Reuters eta Associated Pressekin batera.
AFP Parisen dauka egoitza baina Washington DC, Hong Kong, Nikosia eta Montevideon ere badauzka bere etxeak, eskualdeka. Berriak frantsesez, ingelesez, espainolez, arabieraz, alemanez, portugesez eta errusieraz ematen ditu.
Historia
Agentzia, 1835ean, Charles-Louis Havas Parisko itzultzaile eta plubizista batek sortu zuen Agence Havas izenez. Bertako bi langilek, Paul Reuterrek eta Bernhard Wolfek, Londresen eta Berlinen hurrenez hurren, irekiko zituzten agentzia lehiakideak beranduago. Havasen semeek, gastuak murrizteko asmoz, Reuter eta Wolffekin akordioetara iritsiko dira. Alemaniak 1940an Frantzia hartu zuenean, agintariek agentzia ere hartu zuten, eta Agence Fraçaise d'Information izena jarri zioten.
1944ko abuztuaren 20an, aliatuak Parisera zihoazela, kazetari talde batek AFIko ofizinak hartu eta Agence France-Presse izenarekin lehenengo txostena argitaratu zuen askatutako hiriburuari buruz.
Gerraostean estatuko enpresatzat lanean aritu bazen ere, 1957an, Frantziako Parlamentuak agentzia libre utzi zuen. 1982an erabakiak deszentralizatzea erabaki eta Hong Kongen agentzia zabaltzea pentsatu zuen. Eskualde bakoitzeko aurrekontu bat, zuzendari administratibo bat eta erredakzio-buru bat dituzte.
2007ko irailean, AFP Fundazioa sortu zuten kazetaritza eremu zabalago batean sustatzeko asmoz.
Lehendakariak
- 1944 – 1945: Martial Bourgeon
- 1945: François Crucy
- 1945 – 1947: Maurice Nègre
- 1947 – 1950: Paul Louis Bret
- 1950 – 1954: Maurice Nègre
- 1954 – 1975: Jean Marin
- 1975 – 1978: Claude Roussel
- 1978 – 1979: Roger Bouzinac
- 1979 – 1986: Henri Pigeat
- 1987 – 1990: Jean Louis Guillaud
- 1990 – 1993: Claude Moisy
- 1993 – 1996: Lionel Fleury
- 1996 – 1999: Jean Miot
- 1999 – 2000: Eric Giuly
- 2000 – 2005: Bertrand Eveno
- 2005 – 2010: Pierre Louette
- 2010 - orain arte: Emmanuel Hoog