Euskal herrizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
emandako erreferentzian, «euskaltasuna» ez da «baskismo» (sentipena, ideologia), baizik eta «cualidad de vasco», hau da, «euskal herritarra izatea»
1. lerroa: 1. lerroa:
'''''Baskismoa''''' ([[gaztelania]]zko ''{{lang|es|vasquismo}}'' hitzetik eratorria), '''Euskal Herri zaletasuna''' edo '''euskaltasuna'''<ref group="oh">XX. mendean, gutxi batzuetan ''euskozaletasun'' hitza ere aurki dezakegu (ikus. ''[[Euskotar (hitza)|euskotar]]'').</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=euskozaletasun | artikulua=euskozaletasun | entziklopedia=[[Orotariko Euskal Hiztegia]]}}</ref> [[Euskal Herria]]rekiko edo [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadirekiko]] nahiz [[euskal herritar]] kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.
'''''Baskismoa''''' ([[gaztelania]]zko ''{{lang|es|vasquismo}}'' hitzetik eratorria) edo '''Euskal Herriaren zaletasuna''' (zenbaitetan ''euskozaletasun'' ere deitua)<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=euskozaletasun | artikulua=euskozaletasun | entziklopedia=[[Orotariko Euskal Hiztegia]]}}</ref> [[Euskal Herria]]rekiko edo [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadirekiko]] nahiz [[euskal herritar]] kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.


Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, [[gaztelania]]rekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.
Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, [[gaztelania]]rekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

11:06, 28 ekaina 2020ko berrikusketa

Baskismoa (gaztelaniazko vasquismo hitzetik eratorria) edo Euskal Herriaren zaletasuna (zenbaitetan euskozaletasun ere deitua)[1] Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko nahiz euskal herritar kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, gaztelaniarekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

Baskismoaren aldekoari baskista deritzo. Eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko. Esanahi positiboarekin Euskal Herri zale, euskalerrizale, euskaltzale edo euskaltasunaren aldeko erabiltzen dira[2][3][4][5].

Politikan

Baskismoa alderdi abertzale nahiz ez abertzaleak euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu edota PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako euskaltasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio. Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nafartasun aurrerakoia eta euskaltasuna uztartu dituzten alderdiak, Euskal Herri zaletasun nafartarra[oh 1] jorratuz. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismo eta euskaltasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren arabera, nafartarra hitza nafarraren sinonimoa da. Hala ere, kasu honetan gaztelaniazko navarristaren ordez itzuli izan da. Euskaltar hitza ere existitzen da, baina ez dakigu inoiz vasquistaren esanahiarekin erabili izan den.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  1. «euskozaletasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  2. «euskaltasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  3. «Nafarroa Bai».
  4. «Geroa Bai».
  5. «Batzarre».