Masoneria: berrikuspenen arteko aldeak
Erreferentzia |
t Urtar wikilariak «Framazoneria» orria «Masoneria» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik: Euskaltzaindiaren Hiztegia |
(Ez dago alderik)
|
14:05, 25 maiatza 2021ko berrikusketa
Framazoneria Eskuaira eta konpasa, framazonen ikur nagusia. | |
Sortzailea | Hiram Abif |
Jainko Gorena | Unibertsoaren Arkiteto Handia |
Mota | Esoterismo |
Jarraitzaileen izena | Framazon, hargin beltz, masoi |
Adarrak | Yorkeko Framazoneria, Eskoziar Framazoneria, Framazoneria Mistoa, Giza Zuzenbidea, Menfis-Mizraimen Ohikunea, Egiptoar Framazoneria |
Masoi kopuru handiena duen herrialdea | Estatu Batuak |
Framazoneria (Ipar.), harginbelzgoa[1] (Ipar.) edo masoneria (Heg.)[2] anaidi-motako erakundea da, bere burua sarbidea, filantropia eta filosofia sustatzeko erakunde gisa definitzen duena. Jatorria Erdi Aroko harginen anaiarteetan du. Bere kide eta jarraitzaileen arabera, egia bilatzeko eta gizakiaren garatze intelektual eta morala lortzeko helburua dute. Framazoneriaren jarraitzaileei framazon, hargin beltz edo masoi deritze. Framazonak, gizon nahiz emakumeak, logia izeneko oinarrizko egituretan antolatzen dira, eta logia horiek maila handiagoko erakunde batean taldekatzen dira; horri gehienetan "Logia Handia", "Sortaldeko Logia" edo "Prioretza Handia" deritzo.
Europan XVII. mendearen amaiera eta XVIII. mendearen hasiera aldera agertu zen. Egungo harginbelzgoa edo "espekulatzailea" ikurren bitartez irudikatutako moral-sistema partikular gisa deskribatu da. Bere burua heziketa-lanabestzat aurkeztu ohi du: eraikuntzaren sinbolismoan oinarritutako metodo berezi batekin, kideek entzuteko, gogoeta egiteko eta elkarrizketarako ahalmena garatzea dute helburu, gero balio horiek beren ingurumenean zabal ditzaten.
Framazonen erakundearen historiak desadostasun ugari agertzen ditu, eta haren zio nagusiak hainbat gairen inguruan ibili dira: emakumea framazonerian onartzea, sineskera erlijioso eta metafisikoen gaia, eztabaidatutako gaien izatea edo logien lan egiteko era, bai eta framazoneriaren erregulartasunaren funtsa kokatzen diren oinarriak ere. Gai horiek eta beste batzuei buruzko ikuspuntuak askotarikoak izateak framazonen hainbat adar eta joera garatzea ekarri du, sarritan, elkar onartu edo elkar aintzakotzat hartzen ez dutenak.
Harginbelzgoak aurkari ugari eduki ditu mendeen joanean; Erromatar Eliza Katolikoa eta kristau-sinesbide gehienak, monarkia absolutuak eta komunistak hargin beltzen aurka aritu izan dira zio askorengatik (sekretismoa, azpikeriak, agintearekiko loturak).
Framazon-logiak Euskal Herrian
Euskal Herrian framazonen hainbat logia dago. Hona hemen nagusiak[3]:
- Baiona: La Zélée Logia
- Bilbo: Tolerantzia Logia Agurgarria eta Luz del Norte Logia Agurgarria
- Donostia: Altuna Logia Agurgarria eta Gipuzkoa Fraternidad Logia Agurgarria
- Gasteiz: Manuel Iradier Logia Agurgarria
- Irun: Stella Matutina Logia Agurgarria
Erreferentziak
- ↑ «Harginbelzgo» Orotariko Euskal Hiztegia. .
- ↑ «Masoneria». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)
- ↑ Logías del País Vasco
Bibliografia
- Domenico V. Ripa Montesano: Vademecum di Loggia. Edizione Gran Loggia Phoenix–Roma Italia 2009 ISBN 978-88-905059-0-4
- Francisco Rodríguez de Coro: Los masones 1728-1945. Introducción a la historia de la masonería en Euskal Herria. Besaide bilduma. Gasteiz: Santxo Jakintsua Fundazioa, 1992. 419 or.
Kanpo estekak
- Masoneria Euskal Herria. Eusko Ikaskuntzako Euskomedia.org webguneko artikulu luze eta zabala. (Gaztelaniaz)
- Masoneria Euskal Herrian. PDF formatuko artikulua. Santxo Jakintsua Fundazioa: Euskal Kultura eta Ikerketa Aldizkaria, ISSN 1131-5350, 3. zbk., 1993 , 403-404. orr. (Gaztelaniaz)
- (Gaztelaniaz) Jose Ramon Varela, Euskal Herriko masoneriaren historia.