Bertute

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bertutea (latinez: virtus) bikaintasun morala da. Bertute bat moralki egokitzat hartzen den ezaugarri edo gaitasun bat da. Bertute bat da pertsona batek duen prestutasuna bat egiteko ongiara, egiara, justiziara eta edertasunera bideratuta dauden proiektu idealekin. Bertute batek ahalbidetzen du ondo dagoena egitea eta txarto dagoena ekiditea. Bertute baten kontrakoa bizioa da. Bizitza etiko batean, bertuteak garrantzia handia du.

Nozio honen bestelako adibideak dira tradizio asiarretako meritoaren kontzeptua, hala nola De-arena (txineraz 德). Budismoaren lau brahmavihara-k ("jainkozko egoerak") ere hartu daitezke bertute gisa zentzu europarrean.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinako erromatarrek virtus (vir hitzatik datorrena, gizona) latinezko hitza erabiltzen zuten "gizakiaren ezaugarri bikain guztiak, indar fisikoa, ausardia eta zuzentasun morala barne" adierazteko. Frantsesezko vertu eta virtu latinezko erro honetan jatorria dute. Virtue hitza maileguz hartua izan zen ingelesean XIII. mendean.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Egipto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maat (Ma'at). Aintzinako Egipton, egiaren, orekaren, ordenaren eta justiziaren jainkosa.

Maat (edo Ma'at) antzinako Egiptoko egiaren, orekaren, ordenaren, legearen, moralitatearen eta justiziaren jainkosa zen. Maat hitza ere erabili ohi da bestelako kontzeptu horiei erreferentzia egiteko. Maat irudikatua izaten zen ere izarren, urtaroen eta hilkorren nahiz jainko-jakinkosen ekintzen arautzaile bezala. Jainko eta jainkosek unibertsoaren ordena arautzen zuten sorkuntzaren momentutik sortutako kaosetik abiatuta. Maat-en kontrako ideologikoa Isfet zen, kaosaren, gezurraren eta injustiziaren simbolo.

Antzinatasun grekoerromatarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezian bertutea garrantzia handikoa zen, errealitateak har dezakeen bikaintasun edo osotasun bezala ikusten zutena eta, bereziki, gizakiak har zezakeena. Gizakiaren bertute honi areté izendatu zioten, gaur egun bertutearen kontzeptuak hartzen duen esanahiaz haratago doana, erreferentzia egiten die "naturaren parte diren potentzien perfektutasun eta osotasun"-ei.[3]

Sokratesen aburuz, bertutea ongia eskuratzeko laguntzen diguna da, arrazoiketaren eta filosofiaren bitartez.

Bertute platonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublika lanean, Platonek giza-arimaren hiru zatien bereizketa egiten du: adimentsua, grinatsua eta haserrekorra. Bakoitzari bertute bat egokitzen dio, hurrenez hurren, jakintasuna edo zuhurtzia, neurritasuna edo autokontrola eta ausardia. Jakinduriak ekintza zuzenak identifikatzeko lagungarria da, horiek noiz eta nola ekin jakiteko. Autokontrolak edo neurritasunak desirak edo apetak kontrolatzea ahalbidetzen du, batez ere jateari, edateari eta desira sexualei dagokienez. Ausardiak arriskuei eta egoera zailei aurre egiteko lagungarria da, mehatxuen aurrean zure balioak defendatzeko.

Hiru bertute hauei laugarren bat gehitzen zaio: justizia, bizikidetzan arduraz eta segurtasunez bizitzeko beharrezkoa dena.

Lau bertute kardinal klasikoak honako hauek dira:[4]

  • Zuhurtzia (φρόνησις, phrónēsis; latinez: prudentia; jakinduria ere, Sophia, sapientia). Egoera bati aurre egiteko egin behar dena jakiteko gaitasuna, egoera batean momentu egokian hartu behar den erabakia edo ekintza aurreikusteko.
  • Sendotasuna (ἀνδρεία, andreía; latinez: fortitudo). Ausardia ere, tolerantzia, indarra, erresistentzia eta beldurrari, ezjakintasunari eta mehatxuei aurre egiteko gaitasuna.
  • Neurritasuna (σωφροσύνη, sōphrosýnē; latinez: temperantia): autokontrolaren praktika, abstentzioa, diskrezioa eta apetak zuzentzeko neurritasuna. Platonen aburuz Sōphrosynē, "zentzutasuna" itzulera ere izan daitekeena, bertute garrantzitsuena da.
  • Justizia (δικαιοσύνη, dikaiosýnē; latinez: iustitia): ekitatea edo zuzentasuna.[5]


Bertute aristotelikoa

Aristotelesen etikari buruzko obretan lantzen dira bertutearen inguruko hausnarketa zabalak. Bertuteak banatzen ditu bi talde nagusitan: etikoak eta dianoetikoak.

Atenasko eskola (1509-1511), Rafael Sanzio margolari errenazentistaren artelana.

Nikomakorentzako Etika lanean, Aristotelesek bertutea definitzen du ezaugarri baten urritasun eta gehiegikeriaren arteko puntua bezala[6]. Bertute nagusiko unea ez da erdigune zehatza, baizik eta urrezko media bat, zeina batzuetan mutur batetik bestetik baino gertuago da. Hala ere, ekintza bertutetsua ez da bakarrik kontrajarritako bi muturren (xera, urritasunaren eta gehiegikeriaren) arteko media. Aristotelesek Nikomatorentzako Etikan landu bezala, bertutea honetan datza: “momentu egokietan, gauza egokien gainean, pertsona egokiei helbideratuta, helburu egokirako eta modu egokian, hori da erdiguneko eta onena den egoera, eta hau bertutearen ezaugarri da”. Bertutea, berriz ere, ez datza soilik bi muturren arteko desberdintasuna zatitzean: adibidez, eskuzabaltasuna da bertute bat xuhurkeriaren eta zarrastelkeriaren artean.

Epikurotar bertutea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikurotar etikak plazerraren bilaketa arrazional baten alde egiten du, bertuteen laguntzaz egiten dena. Epikurotarrek erakusten dute bertuteekin (baita bizioarekin) lotutako emozioak, jarrerak eta ohiturak osagarri kognitibo bat dutela, eta oinarritzen direla egiazko (zein faltsuzko) sinesmenetan. Bere sinesmenak naturarekin bat daudela baieztatuta eta iritzi hutsetaz libratuta, epikurotarrak izaera bertutetsu bat garatzen du naturarekin harmonian dagoena, eta honek modu atsegingarrian bizitzea ahalbidetzen dio.[7]

Estoizismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estoikoen aburuz, bertutea beti naturarekin bat dagoenarekin jardutean datza. Gizakion kasuan, izaki arrazionalak izanik, beti arrazoiarekin jardutean datza bertutea, beraz, momentu guztietan pasioak ukatuz: gugan dagoen irrazionala den guztia, ezin dena kontrolatu eta ondorioz sahiestu behar dena. Estoikoek hartzen zuten bertutea, ezaugarri aktibo gisa, ongi gorena bezala.

Aintzinako India[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valluvar (Tiruvalluvar)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thiruvalluvar, Indiar poeta eta filosofoa.

Idatzi erlijiosoak dharma edo aṟam (Tamil terminoa bertuteei erreferentzia egiteko) jainkozko bertute gisa hartzen duten artean, Valluvar-ek deskribatzen du bizitzeko modu harmoniatsua bezala, zoriontasun unibertsalari eramaten gaituena. Valluvar-ek justizia hartzen zuen aṟam-aren alderdi edo emaitza bezala. Aurreko garaietan justizia jainkozko misterio bat bezala hartzen zen, definitzeko ezinezkoa, baina Valluvarren aburuz ez da beharrezkoa jainkozko jatorri bat justiziaren kontzeptua definitzeko.[8]

Erlijio tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Abrahamikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasunean, hiru bertute teologikoak fedea, itxaropena eta maitasuna ditugu, azkenenekoa horietako gorena izanik. Maitasunaren bertute kristauari askotan karitatea deitzen zaio.

Kristautasunaren jarraitzaileek askotan hauei gehitzen dizkiete lau bertute kardinal klasikoak (neurritasuna/autokontrola, justizia, zuhurtzia eta sendotasuna) jainkozko zazpi bertuteak osatze aldera, zazpi bekatu nagusiei kontrajarritakoak. Tradizio kristauan, ausardia edo sendotasuna Espiritu Santuaren oparia dugu.

Islama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islaman, Quran-a da jainkoaren hitza eta bertutearen deskripzioa, eta Muhammad adibide argia dute irudikatzeko bertutea gizaki forman. Islaman dagoen bertutearen ulerkera eta interpretazio Quran-aren eta Muhammaden praktiken ulerkeran datza. Bertutea ulertzen da jainkoarekiko erabateko mendekotasunean, komunitate osoaren bidez.

Erlijio islamikoaren jarraitzaileek bizitzako eremu guztietan “al-amr bi-l-maʿrūf wa-n-nahy ʿani-l-munkar (“bertutesua dena / ondo dagoena jarraitu eta okerra / biziotsua dena ukatu”, Korana 3:110) aldarria jarraitu beharra dute, gizakia jainkoaren nahia ezagutzeko eta betetzeko gaitasuna jaso baitu.

Bertutea, bekatuaren kontrakotzat izanda, thawāb izenaz ezagutua da, eta meritu espirituala esan nahi du. Hala ere, badaude bestelako terminoak bertuteari erreferentzia egiteko, hala nola faḍl ("ordainsaria"), taqwa ("errukia"), and ṣalāḥ ("justizia").

Judaismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoa maitatzea eta bere legeak obeditzea, konkretuki Hamar Aginduak, erdigunekoa da judaismoak duen bertutearen ulerkeran. Jakinduria pertsonifikatua da Esaera Zaharren liburuaren lehenengo zortzi kapituloetan, eta bertutearen iturria izateaz gain, Jainkoaren sorkari lehendabizikoa eta gorena da (Esaera zaharrak 8:12–31).

Ekialdeko erlijioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buddhismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siddharta Gautama (Buddha).

Praktika budistek, Bide Zortzikoit Zintzoak adierazitakoek, bertuteetara eramaten dute. Budismoaren lau brahmavihara-k ("jainkozko egoerak") Europar zentzuan bertutetzat har genitzake: [9]

  1. Mettā/Maitrī: izaki guztienganako maitasuna eta ontasuna eta guztien ongizatearen nahia.
  2. Karuṇā: errukia, bestearen sufrimenduaren amaiera nahi izatea.
  3. Muditā: poztasun altruista besteen ongizatearen aurrean.
  4. Upekkhā/Upekṣā: oreka, irabazitakoa eta galdutakoa onartzeko gaitasuna.[10]

Pāramitās ("bikaintasunak") ere badira, bertute konkretuak une gorenera eskuratzearen ondorioz  datozenak.

Daoismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertutea, de (德) txineraz, txinatar filosofian garrantzia handiko kontzeptua da, konkretuki Daoismoan. De (Txinera: 德; pinyin: ; Wade–Giles: te) jatorriz “bertute” esanahia zuen pertsona baten izaerari erreferentzia eginez, baina aldatu izan zen semantikoki bertute moralari, moralitateari.

Konfuzianismoaren hasiera, “bertutea”-ren nozioa barnebiltzen zituen ren ("gizatasuna", baita ontasuna), xiao ("errukitasuna senideekiko"), and li ("erritu-espiritua").

Daoismoaren De kontzeptuak erreferentzia egiten dio gizaki batek egiten duen edo egin dezakeen ekintza Dao-a (“bide zuzena”) jarraituz. Pentsamendu txinatarrean garrantzitsua den ideia bat da banako baten posizio soziala erakusten duen bertute kantitatearen emaitza dela, jaiotzetiko zerbait baino.

Kultura txinatarrean sinbolo desberdinak dira bertutea errepresentatzeko: aran-loreak, orkidea, urrelilia, banbua… Margo txinatar klasikoetan oso ohikoak direnak.

Hinduismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Om-en ikurra, erabilia simbolo erlijioso gisa hinduismoan.

Bertutearen esentzia, beharra eta balioa filosofia hinduan azaldua da inposatu ezin den zerbait bezala, baizik eta borondatezkoa dela banako batek ekiteko eta bizitzeko. Batzuetan, punya hitzak bertutea esan nahi du. Bizitza dharmiko (morala, etikoa eta bertutesua den bizitza) bat osatzen duten bertuteak gordetzen dira vedas-etan eta upanishad-etan.[11]

Sikhismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sikhismoaren etikak aldarrikatzen du eguneroko ekintza moralen eta garapen espiritualaren arteko koherentzia. Horren fundatzaileak, Guru Nanak, honela dio: “Egia da bertute gorena, baina are goragokoa da egiazko bizitza.”[12]

Sikhismoaren bost bertuteak hauek dira: Sat (egia), Daya (errukia), Santokh (poztasuna, asetasuna), Nimrata (apaltasuna), and Pyaar (maitasuna).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bodhi, Bhikkhu. A Comprehensive Manual of Abhidhamma. Pariyatti, 89 or..
  2. Inc., Merriam-Webster. (1991). The Merriam-Webster New Book of Word Histories.. , 496 or..
  3. J., W. K.; Gaos, José. (1942). «Antología filosófica : La filosofía griega» Books Abroad 16 (3): 316.  doi:10.2307/40082874. ISSN 0006-7431. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  4. Cunningham, Stanley B.. (2002). Virtues and Vices and Other Essays in Moral Philosophy. , 133 - 137 or..
  5. [theplatonist.com The Fourfold Virtues of Augustine & Plato & Confucius. ].
  6. [Eskuragarri hemen: https://web.archive.org/web/20131004232937/http://home.wlu.edu/~mahonj/Ancient_Philosophers/Aristotle2.htm Nicomachean Ethics. ].
  7. Philodemus’ Method of Studying and Cultivating the Virtues. .
  8. N., Sanjeevi. (1973). First All India Tirukkural Seminar Papers (2nd ed.). Chennai: University of Madras. pp. xxiii–xxvii.. Chennai: University of Madras., xxiii–xxvii. or..
  9. (Ingelesez) Sponberg, Alan. (2010). Bodhisattva Path. Encyclopedia of Buddhism.. Routledge, 89 or. ISBN 978-1-136-98588-1..
  10. [buddhanet.net "Buddhist Studies for Secondary Students, Unit 6: The Four Immeasurables".. ].
  11. (Ingelesez) Tiwari, Kedar Nath. (1998). Classical Indian Ethical Thought: A Philosophical Study of Hindu, Jaina, and Buddhist Morals. Motilal Banarsidass Publishers., 52-55 or. ISBN 978-81-208-1608-4...
  12. Singh, Pashaura. (2014). Ethical Living.. The Oxford Handbook of Sikh Studies. Oxford University Press., 234 or. ISSN 978-0199699308...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]