Iu Mien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iu Mien
Datu orokorrak
Hiztunak820.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Hmong–Mien (en) Itzuli
Mienic (en) Itzuli
Alfabetoatxinatar karakterea eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ium
Ethnologueium
Glottologiumi1238
IETFium

Iu Mien (txinera tradizionalez: 勉語 edo 勉方言; thailandieraz: ภาษา อิวเมี่ยน) hizkuntza Txinako, Vietnamgo, Tailandiako eta, diasporaren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuetako Iu Mienek hitz egiten duten hizkuntza da. Beste Hmong-Mien hizkuntzak bezala, tonala eta monosilabikoa da.

Txinako adituen arabera, neutroa Changdongeko, Guangxiko Jinxiu Yao Konderri Autonomoko da. Mendebaldeko Iu Mienek ere hitz egiten dute, baina bertako gehiengoa Laosko errefuxiatuak direnez, beren dialektoak laoseraren eta thailandieraren influentzia dauka.[1]

Iu Mienak %78ko antzekotasun lexikoa dauka Kim Munarekin, %70ekoa Biao-Jiao Mienarekin eta %61ekoa Dzao Minarekin.

Banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan, Iu Miena hurrengo konderrietan hitz egiten da. 130.000 hiztun daude Hunango probintzian (Xiangnan 湘南 dialektoa) eta 400.000 hiztun Guangxi, Yunnan, Guangdong, Guizhou, eta Jiangxi probintzietan (Guangdian 广滇 dialektoa).

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iu Mienaren dialekto ugari ezagutzen dira, klanen eta kokapen geografikoaren arabera aldatzen direnak.

Vietnamen, Daoen Đại Bản, Tiểu Bản, Quần Chẹt, Ô Gang, Cóc Ngáng, eta Cóc Mùn azpitaldeek Iu Mienaren dialektoak hitz egiten dituzte.

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

31 kontsonante fonema ditu Iu Mienak. Bere kontsonanteen ezaugarri berezi bat sudurkati eta albokari mutuen presentzia da.

Iu Mienaren fonema kontsonanteak (dialekto ezezaguna)
Ezpainkariak Hobikariak Post hobikariak Sabaikariak Belarrak Glotalak
Sudurkariak m n ɲ̥ ɲ ŋ̊ ŋ
Herskariak pʰ p b tʰ t d kʰ k g ʔ
Afrikatuak t͡sʰ t͡s d͡z t͡ɕʰ t͡ɕ d͡ʑ
Frikariak f s h
Aproximanteak j w
Alboko apr.-ak l
  1. Iu Mienaren ortografia neutroan, soinu herskarien sinboloak ez datoz IPA sinboloekin bat, eta ⟨t⟩, ⟨d⟩, eta ⟨nd⟩ erabiltzen ditu /tʰ/, /t/, eta /d/ irudikatzeko. Hori mandarineran erabiltzen den Pinyinak eragiten du, non ⟨t⟩ak ⟨d⟩ak /tʰ/a eta /t/a irudikatzen dituzten. Pinyinaren influentzia ⟨c⟩, ⟨z⟩, eta ⟨nz⟩k /t͡sʰ/, /t͡s/,eta /d͡z/ irudikatzen dituzten, eta ⟨q⟩, ⟨j⟩, eta ⟨nj⟩k /t͡ɕʰ/, /t͡ɕ/, and /d͡ʑ/.
  2. Aumann eta Chengqianen esanetan, dialekto txinatar batean, post hobikariak sabaikari herskariek ordezkatzen dituzte.
  3. Daniel Bruhnen hitzetan, ezpainkari mutuak benetan sekuentziak dira ([h̃m], [h̃n], [h̃ŋ], eta [h̃ɲ]), eta, albokari mutua, alboko frikari mutua ([ɬ]).
  4. Bruhnek Iu Mien amerikarrek sudurkari eta albokariak /h/rekin ordezkatzeko probabilitate handiagoa dutela behatu zuen, eta aproximante hobikari-sabaikariak sabaikari-hobikari barianteekin.

Hitzen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonante guztiak, /ʔ/ izan ezik, ager daitezke hitz hasieran.

Koda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koda kontsonanteak debekatzen dituen Hmongak ez bezala, Iu Mienak koda posizioa har dezaketen zazpi kontsonante dauzka: /m/, /n/, /ŋ/, [p̚], [t̚], [k̚], eta /ʔ/. Herskarietako batzuek, koda bezala funtzionatu ahal izateko, hainbat tonuk lagundu behar dituzte, esaterako, /ʔ/ ⟨c⟩ edo ⟨v⟩k lagunduta bakarrik bete dezake koda funtzioa.

Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iu Mienaren monoptongoak (dialekto ezezaguna)
Aurrekoak Erdikoak Atzekoak
Goikoak i u
Goi-erdikoak e o
Behe-erdikoak ɛ ɜ
Behe hurbilekoak æ ɐ
Behekoak ɒ

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]