Berrozpe baserria

Koordenatuak: 43°13′18″N 2°01′03″W / 43.2218°N 2.01737°W / 43.2218; -2.01737
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berrozpe baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAndoain
Koordenatuak43°13′18″N 2°01′03″W / 43.2218°N 2.01737°W / 43.2218; -2.01737
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXV. mendea -
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea8

Berrozpe baserria edota Berrozpe dorretxea XV. mendeko baserri-dorretxea da, Andoainen kokatutakoa, Gipuzkoan. Estilo gotikoa eta Erdi Aroko ezaugarriak ditu (arku zorrotzak eta leiho konopialak).[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo Kale Txiki auzoan dago, herrigunetik Urnietara doan bidegurutzean eta, bai Andoaingo geltokitik, bai Martin Ugalde Kultur Parketik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo eraikina sortu zuten familiaz ez dakigu ezer. Antzina defentsa-dorretxea izana, 1479an eraikin honetan batzartu ziren Donostiaren eta Tolosaren arteko liskarrak konpontzeko asmoz; horren ondorioz, Andoain, Alkiza eta Aduna Donostiaren mende gelditu ziren. Domenjón González de Andia aipatzen da bilera hartako parte-hartzaileen artean.

Garai haietako aztarnak beheko solairuan ageri dira, sarrera nagusia eta atzealdeko saieterak. Manuel Lekuonaren ustez, dorretxearen inguruan babes erreten bat zegoen, aldameneko errekaren urez betetzen zena, eta zubi altxagarri batez hornitua. XV. mendean, Henrike IV.a Gaztelakoaren agindua betez, dorrea bota zuten eta eraikinak jauregi itxura hartu zuen. XVIII. mendean, bestetik, gaur egungo itxura hartu zuen, baserri modukoa. 1946an, erreformako lanak burutu ziren.[2]

Ama Kandidaren jaiotetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan jaio zen, 1845ean, Juana Josefa Zipitria, Ama Kandida Jesus izenez ezagunagoa, Jesusen Alaben sortzaile izan zena. [3] Gaur egun eraikina haien egoitza da, eta hango kapera eguerdiko eguerdiko mezan bisita daiteke edozein egunetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berrozpe dorretxea. turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-19).
  2. Roque Aldabaldetrecu: Casas solares de Guipúzcoa, CAP, 1979, ISBN 84-7231-501-0, 13-15 or.
  3. Berrozpek Ama Kandidaren heriotzaren 95. urteurrena ospatuko du. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]