Bertram Boltwood

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bertram Boltwood (Massachusetts, AEB, 1870eko uztailaren 27a - Hancock Point, AEB, 1927ko abuztuaren 15a) fisikaria eta kimikaria izan zen. Erradioaktibitatearen ikerketan aritu zen batez ere. Osagai berri bat aurkitu zuen, ionio izendatu zuena, baina geroago osagai hori torioaren eratorria zela konturatu zen. Beruna beti uranioan aurkitzen dela ere frogatu zuen. Lur-geruzen adina zehazteko, uranioaren gangetan dagoen berun kopurua eta horren desintegrazio-kopurua kalkulatzea nahikoa zela argitu zuen. Gehiegizko lanaren ondorioz depresio sakon bat izan zuen, eta azkenik bere burua hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]