Bi Fridak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi Fridak
Jatorria
SortzaileaFrida Kahlo
Sorrera-urtea1939
Jatorrizko izenburuaLas dos Fridas eta The Two Fridas
Mugimenduasurrealismoa
Naïfa
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Genero artistikoaAutorretratua eta folk art (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
LekuaMusées dél arteé (en) Itzuli
Mexiko
BildumaMusées dél arteé (en) Itzuli
Argumentu nagusiaFrida Kahloa

Bi Fridak (gaztelaniaz: Las dos Fridas) olio teknikaz Frida Kahlok 1939qn egin zuen lana da. Ziur aski bere margolan ezagunena da. Irudian bi autoerretratu ikusten dira, hau da, Frida bi aldiz agertzen da nahiz eta soineko desberdinak eraman. Nolbait, ispiluaren aurrean hartutako irudia ematen du.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an, Frida sei hilabete baino gehiago zeraman New York eta Paris artean, bakarkako erakusketak zirela eta, Europako garaiko artista aipagarrienen aitortza lortu ondoren. Mexikora itzuli zenean, tristurak artista inbaditu zuen, Diego Rivera margolariarekin ezkondu ondoren, dibortzioa formalizatu zuen 1939ko azaroaren 6an, urtebete geroago berriro ezkonduko ziren arren. Hori guztiari bere min fisikoen hazkundea gehitu zitzaion. Nolabait, hori guztia lan honetan islatu zuen artistak.[2]

Margolana 1940ko urtarrilan Mexiko Hirian egin zen Nazioarteko Erakusketa Surrealistan erakutsi zen. Kahloren eskuetan 1947 arte egon zen; urte horretan Arte Ederren Insitutu Nazionala erosi zion, ondoren, 1966an, Mexikoko Arte Modernoaren museoaren eskuetan uzteko. Gaur egun museo horretan ikus daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan, Frida Mexikoko Tehuana soineko koloretsuarekin irudikatzen da, Diegok maite zuen jantzia zen. Bestean, Frida parpailazko jantzi zuri zahar bat ikusten da, Fridaren Europako bertsioan, senarrari gutxiago gustatzen zitzaiona. Arte historialari batzuek iradokitzen dute bi irudiek Fridaren ondare bikoitza sinbolizatzen dutela. Aita, Guillermo Kahlo, alemaniarra zen, eta ama, berriz, Matilde Calderón mestizoa zen (indiar baten alaba eta espainiarren ondorengoa).

Anatomia liburuetatik kopiatutako arteria edo odol hodi batek lotzen ditu bi Frida, eskuetatik bihotzetatik bistan. Ikusten da eskuineko Fridaren arteria Diego Riveraren erretratu txikian amaitzen dela; ezkerreko Fridaren arteria nahitaez ebaki egiten duela Fridak berak guraize kirurgikoekin, haren soineko zuria zipriztinduz. Atzean zeru gris bat ikus daiteke.[3]

Inspirazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fridaren laguna zen Fernando Gamboaren arabera, margolariak Louvre museoan ikusi zituen bi lanetan oinarritu zen: Theodore Chassérieauren Las dos hermanas eta Gabrielle d'Estrées eta haren ahizpa bat margolan anonimoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]