Biafrako golkoa
Biafrako golkoa (ingelesez: Bight of Bonny edo Bight of Biafra; frantsesez: Golfe du Biafra) mendebaldeko Afrikako senadi zabala da, Gineako golkoaren ekialdean dagoena. Iparraldeko muga Nigerko delta eta hegoaldekoa Lopez lurmuturra ditu.[1]
Bere ertzetan Nigeria (ekialdeko kostaldea), Kamerun, Ekuatore Ginea (Bioko eta Río Muni) eta Gabon (iparraldeko kostaldea) daude. XVI. eta XIX. mendeen artean, afrikar esklaboen merkatalgune nagusia izan zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Encyclopædia Britannica. (2013). Benin, Bight of.. .