Bidaiariaren beherako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidaiariaren beherako
Deskribapena
MotaGastroenteritisa
Espezialitateainfektologia
Identifikatzaileak
GNS-10A09
GNS-9009.2
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bidaiariaren beherakoa turisten artean agertzen den gaitz gastrointestinal arin eta automugatua da, infekzio baten ondorioz sortua, beherakoak, sabelmina eta goragaleak sintoma nagusiak dituena. Hirugarren Munduko herrialdeak bisitatzen dituzten turista europar eta iparramerikarrak dira gaitza pairatu ohi dutenak, bertan baldintza higienikoak (edateko uraren kalitatea, adibidez) nahiko kaskarrak direlako.

Edateko ura eta janarien bidez harrapatu ohi da bidaiariaren beherakoa. Hirugarren Munduko herrialdetara doazen turistek arau batzuk kontuan hartu behar dituzte gaitza saihesteko: botilako ura soilik edatea, esaterako, eta janari gordinak edo gutxi kozinatuak ekiditea.

Azpimarratzekoa da herrialde horietako biztanle gehienek bertako ura edatean ez direla gaixotzen, immunitatea garatu dutelako infekzioa eragiten duten mikrobioen aurrean (betidanik bizi izan baitira mikrobio horien konpainian) [1]

Gaitzarekiko sentikorragoak dira immunogutxituak, umeak eta adineko jendea.

Infekzioaren atzean dauden mikrobioak anitzak dira, baina kasu gehienetan Escherichia coli enterotoxigenikoa da erruduna. Campylobacter jejuni, Vibrio parahaemolyticus eta hainbat birus ere (Errotabirusak, Enterobirusak...) inplikatuta egon daitezke.

Intzidentzia eta eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, nazioarteko bidaiarien %20-%50aren artean harrapatzen du gaitza, 10 milioi pertsona gutxi gorabehera mundu osoan [1].

Infekzioa ez da larria, eta berez sendatzen da 5-6 egunetan. Garrantzitsua da ondo hidratatuta izatea eta ur asko edatea.

Sukar handia, odola gorotzetan edo beste sintoma larriagoak agertzen direnean azterketa medikoa ezinbestekoa da, beste infekzio gastrointestinal latzagoak (kolera, disenteria, giardiasia, salmonelosia...) baztertu ahal izateko.

Lagunarteko izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan ezaguna, gaixotasun honek tokian tokiko izen arruntak ere baditu: esaterako, "Moctezumaren mendekua" Mexikon eta Erdi-Amerikan; "faraoiaren mendekua" Egipton; "Bombayko sabela" Indian; "oporretako urdaila" Erresuma Batuan, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 987 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]