Maiatzaren 13an - Tunisiako italiar eta alemaniar indarrak errenditu ziren. Era horretan, Iparraldeko Afrikako gerra amaitu zen.
Uztailaren 5ean - Zitadelle operazioaren hasiera: alemaniar tropek Kursk hiriaren inguruan zeuden sobietar indarrei eraso zieten. Erasoaldia, ordea, alferrikakoa izan zen, sobietarrak jakinaren gainean zeudelako.
Uztailaren 10ean - Husky operazioaren hasiera: britainiar, estatubatuar eta kanadiar tropak, 160.000 soldadu denetara, Siziliako hego-ekialdean lehorreratu ziren. Horrela, Ardatzaren aurkako bigarren frontea ireki zuten Europan.