Edukira joan

Biozentrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biozentrismoa 1970ko hamarkadan sortutako kontzeptua da. Teoria honek Izaki bizidun guztiek begirunea merezi dutela defendatzen du. Biozentrismoa jatorrian ekologismo sakona edo ekologismo erradikalarekin lotuta, bizitzaren ezinbesteko balioa aldarrikatu nahi du.

Izaki bizidunek existitzeko, garatzeko eta autonomoki adierazteko eskubide bera dutela proposatzen du. Biozentrismoaren arabera Izaki bizidun guztiek  balio bera izatean begirune bera merezi dute. Giza jarduerak beste espezieetan eta planetan ahalik eta inpaktu gutxien eragitea defendatzen du.[1]

Biozentrismoa antropozentrismoaren antitesi gisa sortu zen. Antropozentrismoaren arabera gizakia da gauza guztien erdigunea.[2]

Hitzaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza Grezieratik dator. Bi hitzen elkarketa osatzen du “biozentrismo” hitzak. Alde batetik ‘βιος’ (bios), bizitza esan nahi duena, eta beste aldetik ‘κέντρον’ (kentron), erdigunea esan nahi duena. Hitza 1970 hamarkadan hasi zen erabiltzen izaki bizidun guztien arteko berdintasunezko errespetua  defendatzen zuen teoria morala izendatzeko.[3]

Hauek dira biozentrismoaren ezaugarriak:

Biozentrismo ahulak izaki bizidun guztiei balio intrintseko bat aitortzen die, baina uste du izaki bizidun guztiek ezin dutela kontsiderazio moral bera izan, izaki bizidun bakoitzaren gaitasunak ezberdinak direlako. Hau da, izaki bizidunen balioa mailakatzen da sentitzeko gaitasunaren arabera. Horrela, adibidez, ugaztunek intsektuak baino balio gehiago izango lukete bere sentitzeko gaitasuna handiagoa delako.

Biozentrismo indartsuak, aldiz, uste du  izaki bizidun guztiek balio intrintsekoa dutela, sentitzen duten izakiak izan ala ez. Kontutan hartu behar den bakarra espezie bakoitzaren bizitzaren balioa da. Kasu honetan izaki bizidun guztiek kontsiderazio moral bera dute. Izaki bizidun guztiek berezko balioa dute eta ez dira mailakatu behar sentitzeko gaitasunaren arabera.

Antropozentrismoa, biozentrismoa eta ekozentrismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo ideia nagusiaren arabera, gizakiek naturaren baliabideak nahi duten bezala ustiatzeko eskubidea dute. Naturaren balioa gizakiek ematen dioten balio ekonomikoaren arabera neurtzen da. Horrez gain, gizakiak naturaren jabe kontsideratzen dira eta lursail eta baliabide ugari jabetza pribatua dute. Jarrera honen funtsezko ezaugarria balio guztien neurri, jatorri eta helmuga izango den gizakiaren begirada da. Naturari balioa bitartekaritza eginez, baliabide naturalak bereganatzen ditu, produkzio prozesu garaikideei eusteko baliabide gisa soilik ulertuz. Ideia hauen eraginez, ustiapen bortitza eta kutsadura arriskuan jarri ditu ekosistema askoren jarraipena, aldi berean gizakien gizartea arriskuan jarriz. Natura baliabideak soilik ekoizpen prozesuak bultzatzeko tresnak bezala ulertzen dituenez, haietaz jabetzen da. Ideia hauek dira antropozentrismoaren oinarriak.[5]

Biozentrismoak, aldiz, uste du izaki bizidun guztiek ekonomikoak diren baino askoz balio gehiago dituztela. Horien artean daude balio intrintsekoak(Izaki bizidun guztiak dute balio bat soilik existitzeagatik).[5]

Bai ekozentrismo bai biozentrismoa gizakia beste espezie bat dela kontsideratzen dute, inolaz ere besteak baino garrantzitsuagoa. Biozentrismoak izaki bizidunetan arreta jartzen duen bitartean ekozentrismoak ekosistemetan(izaki bizidunak eta ez bizidunak osatzen dute) jartzen du arreta.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Biocentrismo. 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  2. a b (Gaztelaniaz) García, Alfredo Marín. «Biocentrismo» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  3. (Gaztelaniaz) Definiciona. Significado y definición de biocentrismo, etimología de biocentrismo. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  4. (Gaztelaniaz) Redacción. (2020-07-24). «¿Pueden sufrir? Algo sobre biocentrismo y bienestar animal» Hoy en el TEC (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  5. a b (Gaztelaniaz) Eugenia Copeddé, Marïa. ECOCENTRISMO: UNA DE LAS TIPOLOGIAS DEL PENSAMIENTO AMBIENTALISTA. DPI diario.
  6. (Gaztelaniaz) «Diferencia entre antropocentrismo, biocentrismo y ecocentrismo | Compare la diferencia entre términos similares - Ciencias - 2022» strephonsays (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]