Birutė Galdikas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birutė Galdikas
Birute Galdikas.jpg
Bizitza
JaiotzaWiesbaden1946ko maiatzaren 10a (75 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, antropologoa, zoologoa, unibertsitateko irakaslea eta conservationist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Simon Fraser University (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakLouis Seymour Bazett Leakey

IMDB: nm1309976 Facebook: BiruteGaldikasFondas Twitter: drbirute Instagram: drbirute Edit the value on Wikidata

Birutė Marija Filomena Galdikas (Wiesbaden, Alemania, 1946ko maiatzaren 10a) kanadar antropologoa da, primatologoa eta orangutanaren kontserbazioan eta portaeran espezialista.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Lituaniatik Kanadara bidean zihoazela jaio zen, Alemanian, baina Toronton hezi zen. Oso txikitatik erakutsi zuen izadiarekiko zaletasuna, eta izaki bizien jatorriari eta portaerari buruzko kezka.

UCLAko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, psikologiakoak eta antropologiakoak, eta ikasketak amaitu ondoren, 22 urte zituela, orangutanen ikerketarako zentro bat zabaldu zuen Borneon, Louis Leakey ikertzailearen laguntzari eta National Geographic Elkarteari esker.

Zentroa zabaldu zuelarik 23 urte eman ditu oihanean, orangutanak nola bizi diren aztertzen. Tarteka denboraldiak igarotzen ditu Vancouverren, Simon Fraser Universityn irakasle eta ikerlari lanak betetzen.

Hainbat aldizkaritan idatzi ohi du, National Geographic, Science eta beste hainbatetan, eta liburu bat eman du argitara.

Gaur egun Galdikas da, zalantzarik gabe, orangutanei buruzko aditu handiena. Bere ikerketetan ateratako ondorioen arabera, Galdikasen iritzian, gizakiok gure talde-izaerari jaramon egin, gure ezaugarri hori kontuan hartu eta taldean bizi eta lan egingo genuke, baldin eta hirian estresaturik bizi diren orangutanak izan nahi ez badugu. Bere ustez, gure bilakaera biologikoari esker, gure lotura sozialei esker lortzen dugu gure grina kontrolatzea, ingurunea zaintzea eta adimen-osasuna kontserbatzea.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Meine Orang Utans. Zwanzig Jahre unter den scheuen Waldmenschen im Dschungel Borneos (1995).
  • Reflections of Eden: My Years with the Orangutans of Borneo (1996).
  • Orangutan Odyssey (1999).
  • Great Ape Odyssey (2005).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gallardo, Evellyn. 1993. Among the Orangutans: The Birute Galdikas Story. Chronicle Books. ISBN 978-0-8118-0408-0
  • Russon, Ann E. 2004. Orangutans: Wizards of the Rain Forest. Firefly Books. ISBN 978-1-55297-998-3

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]