Bisonte
Bisonte | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Subfamilia | Bovinae |
Generoa | Bison H. Smith, 1827 |
Espezieak | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | bison (en) |
Bisontea animalia ugaztun eta hausnarkari handia da. Gaur egun, bi espeziek baino ez dute bizirik irauten, Amerikako bisontea (Bison bison), bi azpiespezierekin eta Europako bisontea (Bison bonasus). Bison bonasus montanus izeneko azpiespeziea Europako bisontearen eta antzinako Kaukasoko bisonte europarraren arteko nahasketa bat da.
Amerikako espeziea, nahiz eta bere kopurua asko murriztu den azken mendetan, desagertzeko arriskutik kanpo dago. Europako bisontea ordea galtzeko arriskuan dago, kaltebera egoeran.
Bisontearengatik gertuen dagoen generoa "Bos", da, eta harekin nahastu eta ugalkorrak diren hibridoak sortu daitezke, esate baterako beefaloa, hau da, bisonte eta behiaren arteko hibridoa, (Europan zubrona deitzen da). Yakaloa bere aldetik Yaka eta bisontearen arteko nahasketa dugu. Bisonte espezie eta azpiespezieak ere beraien artean arazorik gabe gurutzatu daitezke eta ondorioz animali orokorki ugalkorrak sortzen dira.
Bisontearen espezie eta azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bison bonasus bonasus edo Lituaniako bisontea. Egun irauten duen bakarra.
- † Kaukasoko bisontea, (Bison bonasus caucasicus).1930. urtean desagertuta
- † Hungariako bisontea, Karpatoak mendietako bisonte bezala ere ezaguna, (Bison bonasus hungarorum), 1790. urtean desagertuta.
- Bison bonasus montanus, Kaukasako bisonte hibridoak. Bere izendapena Europako bisontearen azpiespeziea bezala eztabaidan dago oraindik adituen artean[1].
Azpiespezieak:
- Amerikako basoko bisontea, (Bison bison athabascae)
- Amerikako ordokietako bisontea, (Bison bison bison)
Garai zaharretan desagertutako bisonte espezieak (Fosilak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- †Bison antiquus
- †Bison shoetensaki
- † Bison voigdtedtensis
- †Bison latifrons
- †Bison occidentalis
- †Bison priscus, bi azpiespezie izan ziren:
- †Bison uriformis
- †Bison sivalensis
Bisonte hibridoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beefaloa, behia eta Amerikako bisontearen arteko nahasketa. Hibrido mota hau "Cattalo" deitzen da baita ere.
- Yakaloa, Yaka eta Amerikako bisontearen arteko hibridoa. Kanadako zenbait abeltzainek hazten dituzte halako abereak.
- Zubron, Europako bisontearen eta behiaren arteko nahasketa bat da.
Bisonteak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian ere orain dela milaka urte bisonteak bizi ziren, eta honen lekukotasuna gizaki paleolitikoak utzi zuen labar-pinturetan, Altxerrin Santimamiñe, Venta Laperra edo Etxeberriko leizeetan esate baterako.
Labar-pintura hauetan agertzen ohi den bisonte espeziea Bison priscus da gehienetan, adar handiko bisontea. Hala ere Bison bonasus eta Bison uriformisen marrazkiak ere agertzen dira.
Bisonteari buruzko zenbait artikulutan, Euskal Herriko azken bisontea XII.en mendean Nafarroako Erresumako basoetan ehizatu zutela aipatzen da, baina informazio horren iturria zehaztu gabe.