Altxerri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Altxerri

Altxerri cave - Antelope.jpg


Antilopea
Altxerri hemen kokatua: Gipuzkoa
Altxerri
Altxerri
Altxerri (Gipuzkoa)
Udalerria Aia
Koordenatuak 43° 16′ 07″ N, 2° 08′ 05″ W / 43.268611111111°N,2.1347222222222°W / 43.268611111111; -2.1347222222222Koordenatuak: 43° 16′ 07″ N, 2° 08′ 05″ W / 43.268611111111°N,2.1347222222222°W / 43.268611111111; -2.1347222222222
Margoak Bai
Aztarnak Bai
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 310
Kokalekua  Euskal Herria
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Altxerriko leizea Aian (Gipuzkoa) dagoen haitzuloa da, Oriotik kilometro batera, Beogarate mendiko ekialdeko hegalean. Bertan dauden labar-margoak Goi Paleolitokoak dira. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak eta grabatuak direla-eta.

2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Ekainekin batera.

Lehen irudiak 1962an aurkitu ziren. Berezko sarbidea itsutua izanik, harrobi batean eginiko sarreratik iristen da 2.200 m luze den leize honetara. Hormetako margolan eta grabatuetan hainbat animalia mota daude irudikatuta: oreina, sarrioa, elur-oreina, bisontea, zaldia, zezena, ahuntza, azeria, etab. Halaber, bi irudi giza itxurako, beste bat zuhaitz itxurakoa eta zeinu, lerro eta puntu asko ikus daitezke. Nabarmentzekoak dira bisonte baten neurriak: 4,20 m luze eta 2,10 m altu. Altxerri Euskal Herriko Paleolitoko haitzuloetako artearen adibidea da, beste askorekin batera (Alkerdi, Ekain, Isturitze, Venta Laperra, Santimamiñe). Apellaniz eta Altunak haitzulo honi eskainiriko monografian Madeleine Aro IV., V. eta VI.ean kokatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altxerri