Bixente Etxeandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bixente Etxeandia
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1931ko urriaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaAretxabaleta2019ko apirilaren 18a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Aretxabaleta Kirol Elkartea1949 / 1952
Deportivo Alavés1952 / 195713443
Granada Club de Fútbol1957 / 195810
Deportivo Alavés1958 / 1959228
Real Club Recreativo de Huelva1959 / 1960113
Sestao Sport Club1960 / 196140
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Bixente Etxeandia Arregi (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1931ko urriaren 12a - 2019ko apirilaren 18a) euskal futbolaria izan zen. Deportivo Alavésen historian gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria izan zen[1], 51 gol hain zuzen ere[2]. Hauetatik 21 lehen mailan sartu zituen bi denboralditan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretxabaletako taldean hasi zen jokatzen eta 1952an Alavesak fitxatu zuen. Alavés bigarren mailan zegoen eta urte hartan 13 partida jokatu eta 4 gol sartu zituen. Hurrengo urtean Lehen mailara igotzea lortu zuen taldeak[3], eta Etxeandiak partida guztiak jokatu eta 8 gol sartu zituen. Alavesek bi denboraldi egin zituen maila gorenean. Aurrenekoan 10. postuan amaitu zuen eta Bartzelonari (Mendizorrotzan eta Nou Campen) eta Real Madrili golak sartu zizkien[2]. 13 gol sartu zituen denboraldi hartan. Hurrengo denboraldian talde gasteiztarrak 14. egin zuen eta jeitsi egin zen[4].

Bigarren mailan beste urte bat egin zuen Alavesen eta 1957an lehen mailara igo berria zen Granadak fitxatu zuen, baina tibia eta perone hautsi eta partida bakarra baino ez zuen jokatu denboraldi osoan[2]. Hurrengo urtean bigarren mailan zegoen Alavesera itzuli zen. 1959. urtean Recreativo de Huelvak fitxatu zuen eta futbolari gisa Sestaon erretiratu zen[2].

Hona hemen zerrenda[5]:

Taldeak Denboraldia Maila Partidak Golak
Aretxabaleta KE 1949-1950
1950-1951
1951-1952
Gipuzkoako erregionala ? ?
Deportivo Alavés 1952-1953 2. maila 13 4
1953-1954 2. maila 28 8
1954-1955 1. maila 29 13[6]
1955-1956 1. maila 28 8[7]
1956-1957 2. maila 34 10
Granada CF 1957-1958 1. maila 1 0
Deportivo Alavés 1958-1959 2. maila 22 8
Recreativo de Huelva 1959-1960 2. maila 11 3
Sestao Sport 1960-1961 2. maila 4 0

Entrenatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat talde entrenatu zituen Debagoienan eta Aretxabaletako elkartearekiko inplikazio handia izan zuen. Debagoienetik kanpora ere entrenatu zituen taldeak[2]:

Bixente Etxeandia txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bixente Etxeandiaren omenez bere izena daraman gazte mailako txapelketa jokatzen da Aretxabaletan Gabonetako oporretan. 2009an izan zuen arurreneko ekitaldia eta Debagoiena inguruko eskoletako taldeek lehiatzen dute. Hil zen artean bera izaten zen garaikurra ematen zuena[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. kirolexpres.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Bixente Etxeandia, toda una vida dedicada al fútbol y a su municipio» El Diario Vasco 2019-04-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  3. «Etxeandia Arregi, Bixente - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  4. (Gaztelaniaz) historia deportivo alaves :: La Futbolteca. Enciclopedia del Fútbol Español. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  5. «Echeandia, Vicente Echeandía Arregui - Futbolista» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  6. «Bixente Etxeandiaren partidak eta golak 1954-1955 denboraldian» www.resultados-futbol.com.
  7. «Bixente Etxeandiaren partidak eta golak 1955-1956 denboraldian» www.resultados-futbol.com.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bixente Etxeandia