Granada Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Granada Club de Fútbol
Ezizena(k) Los Nazaríes, Los Rojiblancos
Sorrera 1931
Futbol zelaia Nuevo Los Cármenes estadioa
edukiera: 22.524 lagun
inaugurazioa: 1995
Presidentea Txinako Herri Errepublika Jiang Lizhang
Entrenatzailea Espainia Diego Martínez
Liga 1. maila
2019-20 7.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Granada Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1931an Granada hirian sortutakoa. Etxeko partiduak Nuevo Los Cármenes estadioan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuevo Los Cármenes futbol zelaia.
Eibar KE-ren aurkako partida, lehen mailan.
Alhaurinen zelaian hirugarren mailako partida, 2005ean.

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931eko apirilaren 6ean eratu zen Club Recreativo Granada taldea. Berehala irabazi zuen bere lehenengo txapelketa, 1933ko Andaluziako Kopa hain zuen ere. Gerra Zibila bukatzean bigarren mailan sartua izan zen eta berahala lehen mailara igotzea lortu zuen, 1940-41ean hain zuzen ere. Lau urte eman zituen gainera goiko mailan.

Lehen mailako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urte bigarren mailan egin ondoren berriz ere lehen mailara lortzea lortu zuen 1956-57 denboraldian bigarren mailako txapeldun gelditzean eta 1959an Errege Kopako finalista izan zen. Bartzelonak 4-1 irabazi zion finalean.

Titulurik irabazi ez arren lehen mailako ohiko taldea bihurtu zen Granada 1965ean hirugarren igoera lortu ondoren. Batez ere 1968 eta 1976 artean zortzi denboraldiz jarraian mantendu baitzen bertan. Posturik onena 6.a izan zuen 1971-1972 eta 1973-1974 denboraldietan.

Hiru hamarkada putzu sakonean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak 50 urteurrena betetzen zuen urtean 2.B mailara jeitsi zen Granada eta bertan urte mordoxka bat egin ditu. 2002an gainera diru arazoak zirela eta hirugarren mailara ere jeitsi zen.

Berpizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009-10 urtean 2.B mailatik ateratzeko talde indartsua osatu zuen eta bigarren mailarako igoera lortu zuen. Hurrengo urtean Ligan 5. sailkatu zen, baina urte hartan igoera sistema aldatu zen, izan ere lehenengo bi sailkatuak zuzenean igotzen baziren ere 3 eta 6. postuen artean zeudenek ligaxka bat jokatu behar zuten eta ligaxka hori irabaztea lortu zuenez Granadak berriz ere lehen mailara igotzea lortu zuen.

2011-12 denboraldian lehen mailan aritu zen eta mantentzea lortu zuen azken jardunaldiko 87. minutuan Atlético Madrileko Falcaok Vila-Reali sarturiko gol bati esker. Hurrengo denboraldian jeitsiera postutatik kanpora mantendu zen eta 15. postua eskuratu zuen azkenean. 2013-14 denboralditik aurrera azken jardunaldian salbatu da. 2016-17an azken postuetan egon zen denboraldi guztian eta gabonetan fitxaketa ugari egin arren azken postuan amaitu zuen.

2019an berriz itzuli zen lehen mailara. Denboraldiko lehen itzulia bikaina egin zuen eta Errege Kopan finalerdietara iritsi zen 51 urte beranduago, baina Athleticek kanporatu egin zuen kanpoko golaren balioagatik. Azken jardunaldian ordea Athletici 4-0 irabazi eta zazpigarren postuan kokatu zenez historian aurreneko aldiz Europako txapelketetarako sailkatu zen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak hasiera batean marra zuri urdindun elastikoa izan zuen. Gerra Zibila amaitu ondoren kolore bereko elastikoak aurkitu ez eta Madrilgo Saltoki Handi batzuetan elastiko zuri-gorriak erosi zituzten. 1960. hamarkadan gainerako taldeetatik bereiztu asmoz marra horizontalak zituzten kamisetak hartu zituzten. Ordutik aurrera bertikalak eta horizontalak txandakatu zituzten baina 2005ean egindako asanblada batean marra horizontalak finkatzea erabaki zen.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1931
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1941
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1960
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2005-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 24
  • Denboraldiak 2. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • Denboraldiak 3. mailan: 5
  • Ligako posturik onena: 6.a Lehen mailan (1971-72, 1973-74)

2020/2021 taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abuztuaren 4a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Portugal ATE Rui Silva
2 Frantzia ATZ Dimitri Foulquier
3 Espainia ATZ Álex Martínez
4 Frantzia ERD Maxime Gonalons
5 Espainia ATZ José Antono Martinez (Eibarretik utzita)
6 Espainia ATZ Germán Sánchez
8 Kanbodia ERD Yan Eteki
9 Katalunia AUR Roberto Soldado
10 Espainia AUR Antonio Puertas
12 Nigeria ERD Ramon Azeez
13 Katalunia ATE Aarón Escandell
Zbk. Postua Jokalaria
14 Espainia AUR Fede Vico
15 Espainia ATZ Carlos Neva
16 Espainia ATZ Víctor Díaz
18 Espainia AUR Antoñín Cortés
19 Espainia ERD Ángel Montoro
22 Portugal ATZ Domingos Duarte
23 Venezuela AUR Darwin Machís
- Kolonbia ATZ Neyder Lozano
- Espainia ERD Luis Milla
- Espainia ATZ Quini

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluziako txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Hirugarren maila 5.a -
2005-06 Hirugarren maila 1.a -
2006-07 Bigarren B maila 13.a 1. itzulia
2007-08 Bigarren B maila 5.a -
2008-09 Bigarren B maila 10.a 1. itzulia
2009-10 Bigarren B maila 1.a -
2010-11 Bigarren maila 5.a 3. itzulia
2011-12 Lehen maila 17.a 1/16
2012-13 Lehen maila 15.a 1/16
2013-14 Lehen maila 15.a 1/16
2014-15 Lehen maila 17.a 1/8
2015-16 Lehen maila 16.a 1/8
2016-17 Lehen maila 20.a 1/16
2017-18 Bigarren maila 10.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren maila 2.a 2. itzulia
2019-20 Lehen maila 7.a Finalerdiak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-20 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Espanyol | Getafe | Granada
Leganés | Levante | Mallorca | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real