Edukira joan

Black is Beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Black is Beltza
Datuak
IdazleaFermin Muguruza eta Harkaitz Cano
Argitaratze-data2014
Generoaeleberri grafikoa
IlustratzaileaJorge Alderete
ISBN978-84-16114-18-4

Black is Beltza Harkaitz Cano, Fermin Muguruza eta Jorge Alderetek 2014an eginiko nobela grafiko bat da. 1965eko urrian New Yorken Iruñeko Erraldoiek desfilatzeko jasotako gonbidapenean erraldoi beltzari desfilatzea debekatu izana da eleberriaren oinarria[1].

Nobelaz gain, musika eta historia nahasten dituen kontakizuna da. Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua, Malcolm X eta Muhammad Ali aipatzen ditu, baita garai horretako Aljeriaren independentzia prozesua, Sei Eguneko Gerra, Vietnamgo Gerra, Quebeceko nazionalismoa, Pantera Beltza Alderdia eta Che Guevarak Bolivian garatutako mugimendua. Musikak ere leku garrantzitsua du, Jimi Hendrix, Janis Joplin edo Otis Reddingekin[2].

Eleberriaren ideia Fermin Muguruzak garatu zuen, eta Harkaitz Canorekin batera idatzi zuen. Komikiaren ilustrazioa Jorge Aldereterena da. Liburua bera multimedia izateko intentzioarekin jaio zen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Black is Beltza. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  2. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Fermin Muguruza: ‘Black is Beltza’ es más que un cómic. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Black is Beltza, un proyecto ilimitado» diariovasco.com 2016-12-22 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]