Baile an Fheirtéaraigh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baile an Fheirtéaraigh
Ballyferriter
 Irlandako Errepublika
Ballyferriter - geograph.org.uk - 17003.jpg
Kalea.
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Flag of county Kerry.svg Kerryko konderria
Izen ofiziala Baile an Fheirtéaraigh
Posta kodea K
Geografia
Koordenatuak 52° 10′ 00″ N, 10° 24′ 19″ W / 52.166666666667°N,10.405277777778°W / 52.166666666667; -10.405277777778Koordenatuak: 52° 10′ 00″ N, 10° 24′ 19″ W / 52.166666666667°N,10.405277777778°W / 52.166666666667; -10.405277777778
Baile an Fheirtéaraigh hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Baile an Fheirtéaraigh
Baile an Fheirtéaraigh
Baile an Fheirtéaraigh (Irlandako Errepublika)
Demografia
Biztanleria 727 bizt.
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00

Baile an Fheirtéaraigh (ingelesez Ballyferriter, bi izendapenak ofizialak dira; irlanderaz An Buailtín laburdurarekin ere izendatu ohi da) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Corca Dhuibhne edo Dingle penintsulan dago.

Irlandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerryko Gaeltacht eremuaren (irlandera hiztunen eremua)a barnean dagoelarik, 2002ko erroldaren arabera udalerriko biztanleriaren %75ak eguneroko bizian irlanderaz hitz egiten zuen. Udalerriaren izena Erdi Aroaren amaiera aldera Ard na Caithne kokalekuan ezarri zen Feiritéar familia normandar-irlandarratik dator, hauetako ondorego eta kidea XVII. mendean exekutatutako olerkari eta buruzagia zen Piaras Feiritéar izan zelarik. Udalerriaren antzinako izena An Buailtín zen, bere esanahia "esnekien leku txikia" delarik.

2004ko leku izenen aginduaren ondorioz, Éamon Ó Cuiv Gaeltachteko ministroak derrigorrez mapa eta izendapen guztietan irlanderazko Baile an Fheirtéaraigh izena bakarrik erabili behar zela aipatu zuen.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak udan irlandera ikastaroetako ikasleekin nolabaiteko zuzperraldi edo giroa izan ohi du, ikastaro hauek Corkeko Unibertsitatearen laguntzaz bertako ikastetxe nazionalak antolatzen ditu, goi maila ikasleek alokairu etxeak eta erraztasunak izan ohi dituztelarik.

Udalerria Dingle penintsulako Ard na Caithne (formalki Smerwick harbour deitua) kokalekutik gertu dagoen Croaghmarhin muinoaren altzoan dago, Dingle udalerrian hasi eta amaitu eta penintsula honen mendebaldeko eremua itzul-inguratzen duen eskualdeko R559 errepidean. Udalerriak hiru taberna ditu: Tigh Uí Chatháin, Tigh Uí Mhurchú eta Tigh an tSaorsaigh, bai eta hotel edo ostatu bat ere: Óstán Cheann Sibéal (formalki Tigh Peig's). Ikastetxe bat, eliza, museoa eta Gardaren polizia etxe bat ere baditu.

Baile an Fheirtéaraigh eta Cuan Ard na Caithne kokalekuen artean Dún an Óir ("Urrearen Gotorlekua") dago, burdin aroko gotorlekua, bertan 1580ko Desmond Altxamenduan zehar jasotako Siege of Smerwick edo Smerwickeko sarraskia gertatu zelarik. Desmond Altxamenduan zehar James Fitzmaurice Fitzgerald buruzagi irlandarraren aldeko 600 espainiar eta italiar gerlariek inbasio papala deiturikoa burutu zuten, Grey de Wiltoneko 14. Baroia zen Arthur Greyren buruzagitzan zeuden ingelesek jo ta bertan hil zituztelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baile an Fheirtéaraigh Aldatu lotura Wikidatan