Waterville (Irlanda)

Koordenatuak: 51°49′39″N 10°10′20″W / 51.827583°N 10.172181°W / 51.827583; -10.172181
Wikipedia, Entziklopedia askea
Waterville / An Coireán
giza kokalekua
Waterville udalerria eta malekoia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
KonderriaKerryko konderria
Lurralde Historikoa
Munster
Posta kodeaKY
Geografia
Koordenatuak51°49′39″N 10°10′20″W / 51.827583°N 10.172181°W / 51.827583; -10.172181
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.visitwaterville.ie/ www.visitwaterville.ie

Waterville (irlanderaz An Coireán) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderriaren mendebaldean dagoen udalerri bat da, hain zuzen ere Iveragh penintsularen mendebaldeko muturrean kokatua dago, istmo estu batean. 2002ko erroldaren arabera 538 biztanle zituen. Ekialdean Lough Currane aintzira du eta mendebaldean Ballinskelligs badia (eta udalerria), biak Currane ibaiak elkarlotzen dituelarik. Udalerri hau N70 errepideak zeharkatzen du, Ring of Kerry ibilbide turistikoaren ohiko geldigunea delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen amaieraldera bertako errekatxo batean Butler familiak heuren etxea edo egoitza eraiki zuen. Ziurrenik, kokalekuaren ondorioz lursailari Waterville (Uretako Udalerria) izena emanez. Gerora, jada XIX. mendearen hasieran, beste hainbat etxe eraiki ziren. Herrigune txikiak sortzaileek emandako leku izena mantendu zuen.

Udalerriaren historia 1880an bertan ezarri eta lehenbiziko aldiz Amerika eta Europa elkarlotu zituen tsaspeko klabe transatlantikoari lotua doa, honek Waterville udalerria eta Eskozia Berriko Canso udalerria elkarlotu zituelarik. Dena dela, gaur egun den udalerri txikia izatetik ez zion inoiz ere laga izan.

Ondoren, Ingalaterrako Weston-super-Mare eta Frantziako Le Havre hiriekin ere kable bidez komunikatu zen. Irlandako Gerra Zibilan zehar, 1922ko abuztuaren 7an, Irlandako Armada Errepublikarrak kableak moztu eta Paris eta New York hiriak denboraldi batetarako kable bidezko komunikazioarik gabe utzi zituen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetan Charlie Chaplin ingeles aktore ospetsuak eta bere familiak oporraldiak igaro ohi zituzten, hain zuzen ere Butler Arms Hotel delakoan, bere oporleku gogokoenetako bat zelarik. Ondorioz, udalerrian aktorearen omenezko brontzezko estatua eta plaka batzuk ikusgai daude. Aktoreak udalerriari bere omenez urtero burutu ohi den Charlie Chaplin Comedy Festival zinemaldia ospatzeko baimena eman zion. Mick O'Dwyer futbol gaeliko jokalari eta entrenatzaile ospetsuaren jaioterria ere bada, bere omenezko estatua bat ere badagoelarik.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]