Bobby Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bobby Moore
BobbyMooreStatueWembley.JPG
Bizitza
Jaiotza Barking1941eko apirilaren 12a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1993ko otsailaren 24a (51 urte)
Hobiratze lekua Putney Vale Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (ondesteko minbizia)
Lanbidea
Lanbidea futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg West Ham United F.C. 1958-1974 544 24
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala 1962-1973 108 2
Flag of None.svg Fulham Football Club 1974-1977 124 1
Flag of None.svg San Antonio Thunder 1976-1976 24 1
Flag of None.svg FC Midtjylland 1978-1978 9 0
Flag of None.svg Seattle Sounders 1978-1978 7 0
 
Posizio edo espezialitatea atzelaria
erdiko atzelaria
Pisua 72 kilogramo
Altuera 178 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0600961
Bobby Moore

Bobby Moore (Barking, Londres Handia, 1941eko apirilaren 12a- Londres, 1993ko otsailaren 24a) futbolari ingelesa izan zen, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa. Atzelari moduan jokatu izan zuen. Pele handiaren iritziz Bobby Moore da inoiz aurrean izan duen atzelaririk onena.

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 1962tik 1973ra 108 partida jokatu zituen (2 gol sartuz), orain arte Peter Shilton izanda partidaren marka hori gainditu izan duen jokalari bakarra. Selekzioarekin 1966ko Munduko Futbol Txapelketa lortu zuen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

West Ham Uniteden jokatu zuen ia bere ibilbide osoan, 1958tik 1974ra, 544 partidatan arituz eta 24 sortuz. Talde honekin Europako Kopa irabazi zuen 1965ean. Ingalaterrako FA Cup irabazi zuen 1964 urtean West Ham Unitederekin.

Normalean West Ham United taldeareekin Moorek zeraman zenbakia, 6 zenbakia, erretiratuta dauka West Ham Futbol taldeak bere elastikoetatik eta Bobby Mooren irudi erraldoia dago Upton Park (ofizialki Boleyn Ground) estadioan. Upton Park futbol zelaiaren hegoaldeko atearen atzean kokatzen da Bobby Moore tribuna edo Bobby Moore Stand. Hammer jarraitzale sutsuenak kokatzen dira Bobby Moore tribuna honetako eta justu parean, iparraldean, dagoen Sir Trevor Brooking tribunaren azpiko aldeetan

Azken urteetan talde txikiagoetan ibili izan zen: Fulham FC (124 p, g 1), San Antonio Thunder (24, 1) eta Seattle Sounders (7, 0) taldeetan hain zuzen ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bobby Moore Aldatu lotura Wikidatan