Bordele-Arcaishon burdinbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bordele — Arcaishon
burdinbidea
Map

SNCFren tren bat lo Teishko geltokiaren inguruan
Kokapena
Herrialdeak Okzitania
Deskribapena
Kodea657 000
Motaohiko bidea
Hasiera1841eko uztailaren 7a
Ezaugarri teknikoak
Luzera58,350 km
Bidearen zabalera1 435 mm
Bide kopuruabide bikoitza
Elektrifikazioa1 500 V
Gehieneko abiadura160 km/h
Ustiapena
Egoerazerbitzuan
JabeaSociété des Chemins de fer
OperadoreaSociété des Chemins de fer
 Eskema
vCONTg
 Paris — Bordele
vBHF
0,000 Bordele–Donibane
vABZgl vCONTfq
 Bordele — Seta
evHST
4,194 Talança–Médoquine
CONTgq vABZgr+r-STR
 Bordele — Grava punta
vBHF
6,995 Peçac
vBHF
9,516 Alouette–France
vBHF
13,416 Gazinet–Sestàs
evHST
17,424 Toctoucau
evHST
19,855 Pierroton
evHST
24,905 Croix-d'Hins
vBHF
28,640 Marcha Prima
evHST
34,800 Canauley
vBHF
39,341 Factura–Viganòs
evHST
42,307 la Mòta
vABZgl vCONTfq
 Bordele — Irun
vBHF
44,890 lo Teish
vBHF
48,761 Gujan e Mestràs
vBHF
52,542 la Huma
vBHF
54,701 la Tèsta de Bug
vKBHFe
57,972 Arcaishon

Bordele — Arcaishon burdinbidea Okzitaniako burdinbide bat da, Bordele–Donibane eta Arcaishon geltokiak lotzen ditu.

Burdinbidea 1841eko uztailaren 7an inauguratu zen Bordele–Donibane eta la Mòta geltokien artean.

SNCFren arabera, 657 000 kodea dagokio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1831n zubi eta galtzaden administrazioari Bordele eta Saubuça artean burdinbide bat eraikitzeko eskatu zitzaion, La Tèsta de Bugetik, Eiraraino. Proiektuak ez zuen hedapen gehiagorik aurreikusten.[1]

1835ean, Louis Godinet notarioak beste proiektu bat aurkeztu zuen, Bordele eta Arcaishon artean burdinbide bat eraikitzeko baimena eskatuz. Proiektu hau, Girondako prefetak onartua, zubi eta galtzaden zuzendaritza nagusira bidali zen 1835eko uztailaren 11n. Izapideekin jarraitu ondoren, 1836ko urtarrilaren 19an inkesta publiko bat egitea erabaki zen. Hala ere, lerroa "nazioaren defentsarako lurraldean" zegoela iritzita, ingeniari zibil eta militarrek sakon aztertu behar zuten. Bitartean, Girondako erakunde guztiek burdinbidea onartu eta babesten dute. Esleipen lehiaketa bat egin behar den ala ez eta azken proiektuaren arteko borroka politiko baten ondoren, Louis Godineten proiektuari partzialki berrekin zitzaion 6 963 zenbakidun legearen bidez. Azpimarratzekoa da lege horrek "Bordeletik Latestara doan ibilbidearekin bat egingo duten trenbide-emakida berriak emateko" aukera aurreikusten zuela. Azkenik, esleipena, Fortuné de Vergèsi ematen zaio, onuragarriena izan baitzen, 200 000 liberako batuketa batekin batera. 1837ko abenduaren 15ean eraikuntza onartu zen.[2][2]

1838ko otsailaren 23an Compagnie du chemin de fer de Bordeaux à La Teste sozietate anonimoaren estatusa sortu zen. Horretarako, 5 milioiko kapitala 500 liberako 10 000 akziotan banatzen da bazkide sortzaile bakoitzarentzat, guztira 8 zirelarik: Henry-Nicolas Hovy, David Johnston, Domaine-Guillaume Mestrezat, Aristide-Lopez Peyreyra, Jacques-François-Émile Galos, Nathaniel Johnston eta David-Frédéric-Lopès Dias. Bi egun geroago, enpresaren sorrera berretsi dute. [3][4]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1838ko martxoaren 1ean, 4,6 milioi liberaren truke, enpresak de Vergès eta Bayard de la Vingtrie jaunak kontratatu zituen burdinbidea eraikitzeko eta trenak hornitzeko. Lehenik eta behin, Bordeleko geltokia, Lecoq kalean aurreikusia, Ségur izeneko geltoki batekin ordeztu zen, malda handiak lan gehiago eskatzen zituelako, hasierako aurrekontua milioi batean gaindituz. Gainera, bost tren-makina, La Tèsta, Arcaishon, Eira, Garona, Gironda eta Anzin deituak, lehen mailako hamar kotxe eta bigarren mailako beste hamar, hirugarren mailako lau eta hirurogeita zortzi merkantzia-bagoi erosten dira. Konpainiak burdinbidea Euskal Herriraino luzatzea espero zuen. Horretarako, emakida 70 urtera arte luzatu zuten eta horretarako beste enpresa baten estatutuak sortu zituzten.[5][6]

1841eko uztailaren 6an inauguratu zen ofizialki burdinbidea. Jatorrian, bide bakarrekoa zen ibilbide osoan zehar, geltokietan izan ezik, eta geltokiak zituen. 1844an hogeita batgarrena gehitu zen, Gujan e Mestràsen. Baina, ireki eta gutxira, Gujanera arteko ibilbide laburra ez zela uste bezain egingarria frogatu zen. Gainera, Bordeleko geltokiaren eta hirigunearen arteko urruntasunak, enpresaren omnibus zerbitzu baten bidez zuzendua, ez zituen gauzak erraz jarri. Udan, turismoari eta bainulariei esker iraun zezakeen, baina neguan zaila zen. Gainera, 1846an, burdinbidea ireki eta bost urtera, enpresa hartzekodunen konkurtsoan jarri zen.[7][5]

Bi urte eskandalagarriren ostean, burdinbidea Frantziako gobernuaren esku geratuko da, eta Compagnie du Midirekin akordio batera iritsiko da. Gainera, Bordele eta La Mòta arteko sekzioa Bordele eta Irun arteko etorkizuneko burdinbidearen oinarria izateko akordioa lortu da, iparraldea Pariskoarekin lotuko duena eta hegoaldea Madrilekoarekin. Horretarako, hainbat estazio kendu eta beharrezko bide-zatiak hobetu eta modernizatu ziren. Bordeleko tren geltoki guztiak ere bakar batean bildu ziren. Gainera, La Testaren burdinbidea erabat birplanteatu zen, 1857an Arcaishoneraino luzatuz. Luzapen honekin, burdinbideak, bere bilketa bikoiztu zuen, eta Arcaishon, helmuga turistiko eta bainuetxe bezala kokatu zuen Estatu mailan.[8][9][10][11]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Société Nationale des Chemins de fer Français
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
TGV  Paris
Montparnasse
Bordele–DonibaneFactura–Viganòs Arcaishon
TGV  Paris
Montparnasse
Bordele–DonibaneAkizePaueLurda Tarbe
TGV  Paris
Montparnasse
Bordele–DonibaneAkizeBaionaBiarritzDonibane Lohizune–Ziburu Hendaia

Distantzia ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Société Nationale des Chemins de fer Français
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
41.2U Bordele
Donibane
PeçacAlouette–FranceGazinet–SestàsMarcha PrimaFactura–Viganòslo TeishGujan e Mestràsla Humala Tèsta de Bug Arcaishon
45 Bordele
Donibane
PeçacFactura–ViganòsIshòsla BohèiraMorcencsArangòssaIgòsSent Martin d'Onei Mendi
Marzana
51 Bordele
Donibane
PeçacFactura–ViganòsIshòsla BohèiraMorcencsAkizeSaubuçaSent Jors de MaremneSan BisentseBenessa de Maremnela VenaOndresBokaleBaionaBiarritzGetariaDonibane Lohizune–ZiburuOndarraitzHendaia Irun
52 Bordele
Donibane
PeçacFactura–ViganòsIshòsla BohèiraMorcencsAkizePujòuOrthezeArticsPaueAssatCoarrassa–NaiMontaut–BètharramSent Pèr de BigòrraLurdaAussun Tarbe

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. G. Lefranc, « The French Rail Roads, 1823-1842 », Journal of Economic and Business History, February 1930.
  2. a b (Frantsesez) France. (1834). Bulletin des lois. Imprimerie Royale (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  3. Recueil Sirey, 1839, op. cit., p. 308
  4. (Frantsesez) Bulletin des lois de la République Française. la République 1838 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  5. a b (Frantsesez) Picard, Alfred (1844-1913) Auteur du texte. (1884). Les chemins de fer français : étude historique sur la constitution et le régime du réseau. Tome 1 / Alfred Picard,.... (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  6. (Frantsesez) «Bordeaux/La Teste (Arcachon)» voiesferreesdegironde.e-monsite.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  7. J. Ragot, op. cit., p. 127.
  8. (Frantsesez) Laveleye, A. de. (1860). Histoire financière des chemins de fer Français. Lacroix et Baudry (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  9. (Frantsesez) Joanne, Adolphe. (1859). Atlas historique et statistique des chemins de fer français. L. Hachette (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  10. (Frantsesez) Journal des chemins de fer, des mines et des travaux publics. 1859 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  11. (Frantsesez) Laveleye, A. de. (1860). Histoire financière des chemins de fer Français. Lacroix et Baudry (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]